Saint-Projet plaza (Bordele)
Saint-Projet plaza | |
---|---|
Saint-Projet plazako iturria | |
Kokapena | |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Bordeaux Métropole |
Frantziako udalerri | Bordele |
Koordenatuak | 44°50′N 0°34′W / 44.84°N 0.57°W |
Saint-Projet plaza, Bordeleko alde zaharrean dagoen plaza bat da, Santa Katalina kaleak albo batetik zeharkatzen duena.
Erdi Aroan bazen plaza horretan Sainte-Projet izeneko putzuak. Plaza toki animatu zen, bertan eliza eta azoka baitzeuden. 1735ean, iturri bat zegoela aipatzen da, eta sorburua Arlac-en zuela, Mérignac aldean.
Gaur egun, iturria paretaren kontra paratu dago. Van der Woort artistak, Burtsaren plazako fatxadak egin zituen berak, diseinatu zuen 1735ean.
Hiruki formako frontoiaren gainean, erdi etzanak, gizon eta emakume bat daude. Gizonak Peugue eta emakumeak Devèze adierazten dute, antzinako Burdigalaren sorburu izan ziren bi ibaiak. Erdian, hiriko hiru ilgora elkargurutzatuak daude, alboetan fruituekin hornituak. Erlaitzaren azpian, marmol gorriko kartutxoa, maskor bat, landarez eginiko koro bat eta itsas altxor bat: sardeak, arpoiak, arraunak, timoia eta abar.