Samuel Adams (garagardoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Boston Beer Company (Samuel Adams)
Samuel Adams beer glass.JPG
Samuel Adams beirazko edalontzia.
Mota public company
Sektorea edari alkoholduna
Sorrera 1984
Sortzailea Jim Koch
Harry M. Rubin
Lorenzo Lamadrid
Egoitza Boston, Massachusetts (AEB)
Presidentea C. James Koch
Langileak 840 (2011)
Webgunea www.bostonbeer.com
samueladams.com

Samuel Adams AEBetako garagardoa da, Boston Beer Company konpainiak ekoiztutakoa. Konpainia Jim Koch, Harry M. Rubin, eta Lorenzo Lamadrid-ek sortu zuten 1984an, eta Massachusettsko Boston hirian du egoitza.

Produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boston Beer Company-k zenbait produktu ezberdin ekoizten ditu urte osoan zehar: Boston Lager, Sam Adams Light, Boston Ale, Pale Ale, Cherry Wheat, Cream Stout, Coastal Wheat, Scotch Ale, Black Lager, Honey Porter, Noble Pils, eta Irish Red. Sam Adams Boston Lager delakoak %4,75 alkohol indizea du.

Horrez gain, urteko garai ezberdinetan beste lau garagardo ekoizten ditu:

  • Alpine Spring (urtarriletik martxora)
  • Summer Ale (apiriletik abuztura)
  • Octoberfest (abuztutik urrira)
  • Winter Lager (azarotik urtarrilera)

Gabon garaian "Winter Classics" izeneko paketea ere merkaturatzen du. Pakete honek garagardo ezberdinak batzen ditu kaxa batean:Old Fezziwig Ale, Holiday Porter, White Christmas, Chocolate Bock, Winter Lager, eta Boston Lager.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]