San Faustin

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Faustin Basaurin (Bizkaia) 1983. urtean sortutako lagun talde bat da. Helburu nagusi bezala, urriko San Fausto jaietan, umore gordinez, jaiak alaitzea da, aktualitatearen kritika zorrotza eginez. San Faustinen ekitaldirik ezagunena jaietan zehar goizaldeko hiruretan burutzen diren entzierriloak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983ko uholdeen ondoren, eta San Ferminen ondoren Basauriko hiru laguneri bururatu zitzaien haien imitazio umoretsua antolatu zitekeela Basaurin. Hiru sortzaile haiek Txabi Printzea, Mendi eta Espigorri ezizenez ziren ezagunak, eta beraien poteoko hainbat lagun konbentzituta gero, ideiari forma ematen hasi ziren.

Lehenengo eta behin, San Faustin izena sortu zuten, herriko patroia den San Fausto eta San Ferminen arteko hitz jokoa eginez. San Faustin santua bera ere sortu zuten, Sanferminetako jantzi zurigorri tipikoarekin jantzitako Famosa etxeko panpina batean gorpuztu zutena.

Hortik aurrera, herriko festetan egiten diren hainbat ekitaldi tipikoren bertsio kutrea kaleratzea izan da taldearen lana, umore gogorrez, eta irainak eta hitz lodiak euren ikur eginez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]