Basauri
- Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; Arabako herria gaitzat duena beste hau da: Baxauri
|
Basauri |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Basauri | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilbo Handia |
||
| Alkatea | Andoni Busquet (EAJ) | ||
| Herritarra | basauriar | ||
| Koordenatuak | 43°14′23″N 2°53′8″W / 43.23972°N 2.88556°WKoordenatuak: 43°14′23″N 2°53′8″W / 43.23972°N 2.88556°W | ||
| Eremua | 7,0 km2 | ||
| Garaiera | 63 m | ||
| Distantzia | 4,5 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48970 |
||
| Biztanleria | 41.971 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 5.995,86 bizt./km² | ||
| http://www.basauri.net/ | |||
Basauri Bizkaiko udalerria da, Bilboko gune metropolitarreko seigarren herririk populatuena dena. Nerbioi ibarrako eskualdean dago, Bilbo Handiaren barruan. 7.16 km2 ditu eta 2012. urtean 41.971 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Kokapena eta geografia[aldatu]
Nerbioi-Ibaizabal ibaiek osatzen duten haranaren behealdean dago Basauri, Bilbok eta Nerbioi itsasadarraren bi aldeetako herriek osatzen duten eskualde metropolitarraren barnean dago, Bilbo Handia edo Bilboaldea. Basauri Bizkaiko bi ibai garrantzitsuenek bat egiten duten lekuan sortu zen, hain zuzen ere, ibai horiek zenbait meandroren tartean (Etxebarriko mugaren aldea) lautada mehar bat zabaltzen duten gunean: lautada horretan gaur egun instalazio industrialak dauzkagu batez ere. Basaurin biltzen dira, bi ibai horien ibilbidea jarraituz, Urduña eta Durangotik datozen bideak ere. Hortik datorkio izena auzo bati: Bidebieta-Dos Caminos.
Udalerria alubioi aldean jaio bazen ere, horren eremua behetik gora igotzen doa apurka-apurka, eta, goia Arrigorriagako lurretan dagoen Malmasin mendian (361 m) jotzen du; horko lurra, bestalde, buztin-lurra da.
Hiru gune nagusi bereizten dira. Batetik, herriaren gune nagusia, udalerriaren iparraldean kokatua, Arizeko auzotik Malmasin mendiko lehen maldetan zehar ekialdetik mendebalderako norabidean. Bestetik, gune horretatik hegoaldera, gune industriala kokatzen da. Bertan, Sidenor, Mercabilbao eta gainontzeko merkataritza-guneak daude. Azkenik, udalerriaren hegoaldean, San Miguel auzoa dago.
Auzoak[aldatu]
Abaroa, Ariz, Arizgoiti, Artunduaga Atxikorre, Atxukarro, Azbarren, Basozelai, Benta, Bidebieta, Bizkotzalde, Errekalde, Finaga, Ibarguen, Ibarre, Kareaga (Kalero), Luzarre, Pozokoetxe, San Migel, Sarratu, Soloarte, Solobarria, Ugarte, Urbi, Uriarte eta Zabalandi.
Udalerri mugakideak[aldatu]
Iparraldean, Etxebarrirekin eta Bilborekin egiten du muga; ekialdean, Galdakaorekin; eta hegoaldean Arrigorriagarekin eta Zaratamorekin.
Klima[aldatu]
Ozeanikoa, epela eta hezea da. Euria, urte guztian barna egiten du eta ez dago bereziki urtaro euritsurik. Tenperaturak epelak dira urteko sasoi guztietan, eta gorabehera termikoak txikiak dira.
Historia[aldatu]
Basauri Arrigorriagako auzo izan zen 1510era arte. Orduan udalerri independentea bilakatu zen. Independentea izan arren, XIX. mendera arte ez zuen Gernikako juntetxean ordezkaririk izatea lortu. Hasieran udalerriaren gune nagusia San Miguel auzoa izan zen, baina 1902an, udalerriaren iparraldean kokatzen zen Arizgoiti gunera aldatu zuten udaletxea.
Aldaketa horren arrazoia gune berriak zeuzkan abantailak ziren, izan ere, biztanleri hazkunderik handiena zeukan gunea zen. Industrializazioak milaka pertsona erakarri zituen Basaurira, biztanleria asko hazi zen hamarkada gutxiren buruan. XIX. mendera arte nekazaritza herrixka bat izan zena, 55.000 biztanle inguruko udalerri industriala bilakatu zen.
1980. urtetik aurrera izandako krisialdiaren ondotik, aurretik etorritako immigrante askok euren jaioterrietara bueltako bidea egin zuten. Egoera ekonomikoa okertzeak biztanleriaren jaitsiera handia eragin zuen. Udalerriaren erliebe zailak eta leku lauen faltak etxebizitza berriak eraikitzea ia ezinezkoa egiten du eta horregatik, basauriar askok inguruko herrietara bizitzera joan behar izan dute, Etxebarrira eta Galdakaora bereziki.
Demografia[aldatu]
XX. mendearen bigarren erdialdean biztanleria asko hazi zen, sasoi hartako garapen ekonomikoak eragindako immigrazioaren ondorioz. Hala ere, 1980ko hamarkadatik aurrera gainbehera gertatu zen, XXI. mendearen hasieran jarraitu zuena. 
Politika[aldatu]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Andoni Busquet hautatu zuten alkate. Alderdi bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, zuri bozkatu zuen Bilduk salbu.
|
Basauriko udalbatza |
||||
| Izena | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Bildu |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Ezker Batua - Berdeak (EB-B) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
Abstentzioak 37,45%koa izan zen, zuriak 431 eta boto nuluak 297.
Ekonomia[aldatu]
XIX. mendeko industrializaziora arte, Basauri nekazaritza herria zen, artoa eta bestelako barazkiak landatzen ziren, eta abeltzaintzan ere aritzen ziren bertako biztanleak. Horrez gain, irina ekoizten zuten errotak zeuden herrian. Ondoren, XIX. mendeak aurrera egin ahala, nekazaritzaren gainbehera hasi zen eta industriak bere tokia bete zuen. Gaur egun, nekazaritza ia desagertu da herrian eta mendietako ortu txikietara mugatzen da.
XX. mendean zehar, larre eta ortuetan industria berriak eta etxebizitza-bloke handiak eraiki ziren. Eta horrez gain, Bilboaldeko azpiegitura handiak, Basauriko espetxea eta gune-metropolitarreko jangaiak merkaturatzen diren "Mercabilbao" merkatu handia ere egin ziren.
2003. urtean Basauriko biztanleria aktiboa 20.194 pertsonakoa zen, eta horietatik 3.218 langabezian zeuden.
Jaiak[aldatu]
Irailean ospatzen diren Sanmigelak eta urrian ospatzen diren San-faustoak dira herriko zaindarien omenezko jaiegunak.
| Jaieguna | Lekua | Data |
| San Isidro | Benta | maiatzak 15 |
| San Martin Finaga | Finaga | maiatzak 21 |
| San Juan | Pozokoetxe, Basozelai | ekaina |
| - | Kalero | iraila |
| San Miguel (zaindari-jaiak) | San Miguel | irailak 29 |
| San Fausto (zaindari-jaiak) | - | urriak 13 |
Basauriko ia auzo bakoitzak dauzka urtero bere ospakizunak. Ospetsuenak San Fausto zaindariaren (urriak 13) omenez egiten diren jaiegunak dira. Egun horietan, Escarabillera jai kutuna eta zurrakapotea edari tipikoa izaten dira. Herriko Taldeak antolakundean parte hartzen duten hamabost taldeek (edo koadrila) prestatzen dute zurrakapotea, eta lonjetara hurbiltzen direnei porroietan ematen diete.
Escarabillera Basauriko (beste hainbat herritan bezala) emakumeetan oinarritutako pertsonaia da. Emakume horiek, urritasun handiko garaietan XX. mendearen hasieran, lurrun trenak pasatzen zireneko trenbideetara edo galdategietako eskonbrotegietara joaten ziren guztiz erreta ez zegoen ikatzaren bila, gero sukaldean erabiltzeko. Ikatz hura garai hartako Basauriko kale eta bide asko asfaltatzeko erabili zen.
Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu]
Basauriko garraiobide nagusia trena da, Renfe Aldiriak eta Euskotreneko linea banak herria zeharkatzen dute.
Horrez gain, 2011an Bilboko metroaren geltokia zabaldu da Ariz-eko auzoan eta azaroan Basauriko erdiguneko geltokia irekiko da. Azken bi geltoki hauek Bilboko Metroaren L1 eta L2-ko azken geltokiak izango dira.
Herriko kulturgune nagusia Social Antzokia da.
Elkarteak[aldatu]
- Baskonia Kirol Kluba, herriko futbol talde beteranoa.
- Euskarabila, euskara elkartea. 1996tik "Ipuin Erotikoen Lehiaketa" arrakastatsua antolatzen du.
Basauriar ospetsuak[aldatu]
- Jose Iraragorri (1912-1983), Athleticeko jokalaria.
- "Piru" Gainza (1922-1995), Athleticeko jokalari ezaguna.
- Agustin Ibarrola (1930 - ) margolari eta eskultorea.
- Jose Mari Larrea (1954-), idazlea.
- Jon Arretxe (1963-), idazlea.
- Alvaro Rabelli (1969-), idazle eta irakaslea.
- Itziar Ituño (1974-), aktorea.
- Fran Yeste (1979-), Athleticeko jokalaria.
- Naroa Intxausti (1981-), sopranoa.
- Iñigo Cabacas, Pitu (1983-2012), Ertzaintzaren pilotakada batez hildako athleticzalea.
- Joseba Garmendia (1985-), Athleticeko futbolaria.
- Borja Perez, Joseba Caballero eta Ruben Ontiveros: Que vida más triste telesaileko zuzendari eta aktoreak.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Basauriko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Basauri Google Maps-en
- (Euskaraz) Social Antzokiaren webgunea