San Joan Bataiatzailearen eliza (Ostitz)
San Joan Bataiatzailearen eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Odieta |
Koordenatuak | 42°54′46″N 1°37′02″W / 42.91270468°N 1.61731586°W |
San Joan Bataiatzailearen eliza Odieta ibarreko Ostitz kontzejuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erdi Aroko eraikin soila da, erromanikotik gotikorako trantsiziokoa, eta nabe bakarra du, kanoi erdiko gangaz estalia, arku fajoien gainean. Portada ojiba-arkuzkoa da, krismoia du giltzarrian eta takeatua lantzen du guardallubian. XVI. mendekoak dira burualde poligonala eta alboko kaperak. Migel Espinalek estilo errenazentistako erretaula bat egin zuen, erromanismorako trantsiziokoa, eta San Juanen tailu bat eta Gurutzefika bat baino ez dira kontserbatu.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | OSTITZ. (Noiz kontsultatua: 2021-12-31).