Sensozentrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sensozentrismoa irizpide filosofiko bat da defendatzen duena sentitzeko gaitasuna duen norbanako oro dagoela ardura moralaren erdigunean . Begirada sensozentristak mahaigaineratzen du izaki "sentikorra" izatea irizpide bat izan behar dela ardura morala zor zaien izakiak epaitzeko garaian.

"Ez diogu geure buruari galdetu behar: badute arrazoitzeko gaitasuna?, ezta ere, badute mintzatzeko gaitasuna?, baizik eta, badute sufritzeko gaitasuna?" —Introduction to the Principles of Morals and Legislation (1780)

Desberdintasunak sensozentrismoa eta antropozentrismoaren artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antropozentrismoak gizakion interesak bakarrik hartzen ditu kontutan eta sensozentrismoak ardura moral hau zabaldu egiten du sentitzeko gaitasuna duten norbanako orori, hau da, gizaki zein gizakiz haragoko animaliei. Hau da, antropozentrismoa da gizaki ez diren animaliak etikoki diskriminatzeko, menperatzeko eta jazartzeko arrazoia. Gizakiz haragoko animaliek, gizakiok bezala, nerbio sistema zentrala dute eta honek sentitzeko gaitasuna ematen die. Hau da animalia guztiak berdintzen gaituena, era berean, landareengandik banatuz, batzuen ustez bizitzeko interesa duten arren, ez dutelako sentitzeko gaitasunik eta, beraz, ez dutelako ez sufritzeko borondaterik. Horregatik, sensozentrismoa da antiespezismoaren oinarri etikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Askekintza (2018). Gurean Dokumentala, Donostia.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]