Emotikono

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sentikurra edo emotikonoa oinarrizko ASCII karaktere errenkada (edo irudi txikia) da, hala nola :-), ;o), ^_^ edo :-(, giza aurpegiera edo sentimendu bat irudikatzeko balio duena. Horregatik aurpegiera izena ere hartzen dute. Sentikurrak interneten erabiltzen den para-hizkuntzaren zati da; e-posta mezuetan, internet foruetan, berehalako mezuetan (txat edo mezuketak) erabiltzen dira, esaldi motz eta bakunak erabiltzen direnez gaizkiulertuak saihesteko. Hainbat lekutan irribarretxoa ere erabiltzen da.

Sentikurrak ulertu edo irudikatzen duten sentimendua ikusteko, burua ezker aldera okertu behar da. Horrela, sentikur oinarrizkoena :-) da, non : begiak diren, - sudurra eta ) ahoa. Sarri begi-aho bikotea bakarrik agertzen da, hau da :) ikurra.

Zutikurrak edo bertikonoak Asia ekialdeko sentikurrak izendatzeko erabiltzen dira, burua ez baita ezker aldera okertu behar irudia ulertzeko.

Oinarrizko sentikurrak

 :-)     pozik
 :-(     goibel
 ;-)     begi keinua
 :-D     algaraka
 :-P     mihia kanpoan

Ez hain klasikoak:

 :-X     mutu
 :-*     muxu
 :-O     garrasika
 |-O     aho zabalka
 :-o     harrituta
 :-°     txistuka 
 :'(     negarrez
 8-)     betaurrekoduna
 :-\     zalantzan
 =:-/    punky
 +:-|    Aita Santua
 :-E     oldarkor (haginak erakusten)
 :-€     banpiro

Sarri, sudur gabe idazten dira:

 :)     pozik
 :(     goibel
 :D     algaraka
 XD     barrez lehertzen

Zutikur edo bertikonoak

Zutikurrak (zut edo zutik + ikur) edo bertikonoak (bertikal + ikono) Japonian erabiltzen diren sentikurrak dira. Izenak dioen bezala, irudia zutik agertzen da eta ez da zertan burua alboratu behar. Kao Maaku izena ere hartzen dute. Irudi horiek manga marrazkien antza handia dute.

 (^_^)   edo   (^^)   edo  ^^     pozik
 
 (^-^)    barrez
 
 (;_;)    negarrez
 
 (@_@)    edo   O.o   edo  O_ô   edo   =.=    harridura
 
 =^.^=    edo   >^.^<    katua, eta horrenbestez politta edo pottokoa
 
 :3       tximua eta, horrenbestez, bihurria
 
 d^o^b    pozik erpuruak goruntz
 
 ' edo "  gehitzen dira lotsa-edo adierazteko
          adibidez: ^^' edo ^^" edo -_-' edo -_-"  (manga marrazkietako izerdi tanta handia)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emotikono