Sentsore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sentsorea magnitude fisikoa edota kimikoa magnitude elektriko bihurtzen osagai elektronikoa da. Normalean, seinale elektriko horiek egokitu behar dira prozesatu ahal izateko.

Sentsore bitarrak eta sentsore analogikoak aurki daitezke. Sentsore bitarrek bi balio esleitzen dituzte: ON eta OFF, Bai ala Ez. Sentsore analogikoek berriz, edozein balio esleitzen dituzte.

Sentsoreen ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parametro estatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parametro estatikoak sentsorearen egoera iraunkorrean zehazten dira:

  • Neurketa-eremua: sentsorea baldintza egokietan erabil daitekeen balio-tartea.
  • Erresoluzioa: sentsorearengan eragina duen sarrerako seinalearen aldakuntzarik minimoa.
  • Zehaztasuna: neurtzean eman daitekeen errorerik handiena.
  • Errepikagarritasuna: hainbat alditan parametro berdina neurtzean, lortutako balio handienaren eta txikiaren aldea da.
  • Linealtasuna edota korrelazio lineala.
  • Sentikortasuna: irteerako seinalearen aldakuntza sarrerakoa kantitate zehatz bat aldatzen denean.
  • Zarata: sentsorearengan eragina duten ausazko perturbazioa.
  • Alborapena: neurketa-eremuan neurketarengan eragina duen errore konstantea.
  • Histeresia: sistemaren egoera posiblea bakarra ez bada, alegia zenbait egoera egonkor eta ezberdinetan egon badaiteke, histeresi fenomenoa gertatzen da.
  • Offset edota zeroaren errorea: sentsorearen seinalearen irteeraren balioa sarreran seinalerik ezartzen ez zaionean.
  • Banda hila: neurtutako aldagaiaren aldakuntzak irteerarengan eraginik ez duen tarteari deritzo.
  • Zeroaren gorapena: neurtutako magnitudearen zeroaren eta neurketa-tartearen azpiko mugaren arteko aldea da.
  • Jitoa: denbora-tarte jakin batean, aldagai baten aldakuntza kanpo-faktoreak direla medio (tenperatura, hezetasuna eta abar).
  • Fidagarritasuna: denbora-tarte luze batean, sentsoreak ezarritako errore-mugen artean funtzionatzeko duen probabilitatea.

Parametro dinamikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parametro dinamikoak sentsorearen egoera iragankorrean zehazten dira:

  • Erantzuteko arintasuna: sentsoreak atzerapenik gabe neurtzeko duen ahalmena.
  • Maiztasun-erantzuna: sarreran seinale sinusoidal bat ezartzean, sentikortasunaren eta maiztasunaren arteko erlazioa da.
  • Egonkortasuna eta jitoak: irteera seinalearen aldakuntza kanpo-faktoreak aldatzen direnean.

Sentsore motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sentsore Aldatu lotura Wikidatan