Seston

Wikipedia, Entziklopedia askea


Seston itsasoko uretan esekita dagoen partikula-multzoa da, bizidunek zein bizigabeek osatzen dutena (dela organismo planktoniko biziak eta hilak, dela materia minerala eta detritu organikoak). Planktonak, pleustonak eta triptonak osatzen dute sestona.[1]

Ur guneetan igerian edo flotatzen multzo bat osatzen dute elkarrekin hainbat organismok (bioseston) eta materia organiko bizigabeak (abioseston edo tripton).[2]

Biosestona plankton-tzat hartzen da. Hala ere, planktonez gain nekton ere izaten da barruan. Abiosestonak detrituak ere barne hartzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Seston - ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar) (Noiz kontsultatua: 2022-09-05).
  2. Allaby, A. & M. Macmillan. 1994. Dictionary of the Environment. 4th Edition. Macmillan Reference Books

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]