Plankton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kopepodoa (Calanoida).

Planktona itsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan igeri bizi diren organismo txikien multzoa da. Organismo horiek txikiak izaten dira; animalia, landareak, algak edo bakterioak dira. Planktonak garrantzi handia du, uretako janari katearen lehenengo maila baita.

Planktona uretako azalean edo goialdean egon ohi da, eta hortik 100 metrotako sakontasunera, asko jota. Bi multzo handitan sailkatu ohi da, bere autotrofismo edo heterotrofismoaren arabera: fitoplanktona plankton autotrofoa da, landare-planktona, fotosintesia egiten duena. Zooplanktona, aldiz, heterotrofoa da, eta animalia txikiez osaturiko planktona izaten da.

Planktona osatzen duten bizidunak eskuarki mikroskopikoak dira. Planktonean irauten duten denboraren arabera holoplankton-ez mintzatzen da (haien bizitza osoan planktonean daudenak; esaterako, diatomeak) ala meroplankton-ez (haien bizitzaren ziklo batean besterik ez daude planktonean; krustazeo edo ekinodermoen hainbat larba, adibidez).

Planktonaren garrantzi ekologikoa egundokoa da. Ur-inguruneetako kate trofikoa planktonarekin hasten da, eta planeta osoaren ekoizpen primarioa (materia organikoaren sintesia), hein handi batean -erdia baino gehiago- fitoplanktonek burutzen du


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plankton Aldatu lotura Wikidatan