Shahanshah

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Shahanshah edo Shāhanshāh (persieraz شاهنشاه) titulu monarkiko persiar bat da. Bere esanahia, literalki, Erregeen Errege da. Orokorrean, Shahrekin nahasten da, gobernari persiarrek erabilitako antzerako titulu bat, Errege esan nahi duena. Titulu hau, lehen aldiz, Partiar inperioan erabiltzen hasi zen, K. a. 250ean. Titulu hau erabili zuen lehena, Arsazes I.a izan zen Persiako arsazidar dinastiaren sortzailea. Bere ondorengo guztiek ere eraman zuten titulu hau, batez ere arsazidar dinastiakoek, Islamiar inperioak 9 mende iraun zuen persiar erresumarekin amaitu zuen arte, lehenik partiarrek 224rarte, eta, hemendik aurrera, 651arte, sasanidarrek gobernatua izan zena.