Siamdar katu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Siamdar katua
Siamdar katu modernoa
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Felidae
Generoa: Felis
Espeziea: Felis catus
Linneaus, 1758
Arraza

Siamdar katua

Siamdar katua (thailandieraz: วิเชียรมาศ) katu-arraza bat da.

Katu-arraza honetan, bi barietate bereizten dira: batetik, katu siamdar modernoa edo «katu siamdarra» —zentzu hertsian esanda—; bestetik, katu siamdar tradizionala edo «thai» katu siamdarra.

Zenbait ezaugarri partekatzen dituzte katu siamdar modernoak eta tradizionalak, adibidez, kolore-patroia eta ile motza. Kolore ilunagoa izaten dute gorputz-tenperatura txikiagoa den lekuetan, hau da, zangoetan, buztanean, aurpegian eta belarrietan. Alabaina, ezberdinak dira haien burua eta gorpuzkera.

Siamdar katu tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barietate honen jatorria garai bateko Siam erreinuan dago, gaur egungo Thailandian. Hango errege-erreginekin bizi omen ziren; izan ere, izaera purua egozten zieten, katakumeak jaiotzen direnean zuri-zuriak izaten baitira, Siamgo kolore sakratukoak.

Katu siamdar tradizionalaren bereizgarri nagusia da forma biribilak dituela. Gorpuzkera trinko eta biribila du, masail bete-beteak, mutur motza, begi urdin luzexkak eta buztan ertain edo motza. Belarri eta begi handi samarrak izaten ditu.

Siamdar katu modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katu siamdar modernoa ere Siam erreinuko arraza da, katu siamdar tradizionalaren ondorengoa. 1880an eraman zen Ingalaterrara, eta, 1890ean, Amerikako Estatu Batuetara. 1950etik aurrera, sona handia hartu zuen katu-erakusketetan. Horregatik deituko zaio, beharbada, «siamdar» katu siamdar modernoari, barietate modernoa izan baitzen lehiaketetan ibili zena.

Katu siamdar modernoa dotorea, liraina, malgua eta gihartsua da. Triangelu formako burua du, mutur fina, arbendola-itxurako begiak, belarri handiak, lepo mehe eta luzea eta gorpuzkera eta buztana ere luzeak.

Izaerari dagokionez, oso lagunkoia, taldekoia eta txeratsua da, baina argi eta garbi adierazten du kontent ez dagoela gustuko ez dituen egoeretan. Jakin-nahi handia izaten du, eta inguruan gertatzen diren aldaketa guztiak aztertzen ditu. Arina da, eta oso bizia; nekaezina dirudi, korrika eta saltoka ibiltzen da etxe guztian barrena.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Siamdar katu Aldatu lotura Wikidatan