Soccer Mommy
Soccer Mommy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zürich, 1997ko maiatzaren 26a (26 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nashville School of the Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria |
Izengoitia(k) | Soccer Mommy |
Diskoetxea | Fat Possum Records (en) |
soccermommyband.com | |
Sophie Regina Allison (1997an jaioa), Soccer Mommy izen artistikoz ezagunagoa, Nashvilleko (Tennessee) abeslari eta musikari estatubatuarra da. Izena AEBetan 21. mendean tipikoa bihurtu den esamolde batetik dator, soccer mom: futboleko ama, seme-alabak europar futbolean eta beste hainbat aisialdi jarduetara eramaten tematzen den hiri aldirietako emakumezkoa[1].
Sei urte zituela hasi zen gitarra jotzen eta musika egiten hasi zen.[2] Bandcamp-en Soccer Mommy izena harturik, etxean grabatutako abestiak argitaratzen hasi zen 2015. urtean, unibertsitatean hastear zegoen udan. Gero New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eta bertan musika alorreko negozio ikasketak egin zituen[3] Unibertsitatea utzi zuen bi urte igaro ondoren, 2017an, Nashvillera itzuli eta bere karrera musikala jarraitzeko.[4] Clean estudioko lehen albuma atera zuen 2018ko martxoan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Soccer Mommy» artikulutik itzulia izan da, 2022-07-06 data duen 1096780860 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-07-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) «Definition of SOCCER MOM» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Soccer Mommy is 2018's chillest new rock star» The FADER.
- ↑ (Ingelesez) «An Interview With Soccer Mommy On Tender, Insolent Indie Rock Debut» UPROXX 2018-03-05.
- ↑ (Ingelesez) Pareles, Jon. (2018-02-28). «Soccer Mommy Confronts All the Disappointments of Love on 'Clean'» The New York Times ISSN 0362-4331..