Softwarezko sintetizadore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Softwarezko sintetizadorea garai bateko sintetizadoreen funtzionamendua emulatuz soinuak sortzeko softwarea da, gainera berezko soinuak baino gehiago eta hobeak sor ditzake. Softwarezko sintetizadoreen artean Propellerheadsen Reason 3-rako Malstroom eta Cubaserako Halion aipa daitezke

Gaur egun instrumentu klasikoen soinua emulatzen saiatzen diren enpresak daude. Esate baterako, Native Instrumentsen FM7 modeloa, B4 ( Hammond B3 organo birtuala), PRO 53 (SC Prophet 5 birtuala), Electric Piano ( Rhodes birtuala), edota sampler birtualen erabilera: Battery ( Egiazko soinudun erritmo-kaxa birtuala eta hardware erritmo-kaxa klasikoen emuladorea), Kontakt ( Sampler birtuala), Acoustic Piano ( Kontzertuetako piano akustiko birtualak), eta ABSynth sintetizadore iraultzailea.