Sordina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aluminiozko straight sordina tronpetarentzat

Sordina, musika tresnen soinu bolumena jeisteko balio duten mekanismo ezberdinek hartzen duten izena da. Soinuaren tinbrearen ezaugarriak ere alda ditzake, eta izen, forma eta material ezberdinak izan ditzake, musika tresnaren arabera. Ezagunenak, metalezko haize musika tresnen sordinak dira, bereziki, tronpetarenak.

Piano bertikalaren kasuan, sordina pedala, mazotxo eta harien artean jarritako feltrozko lamina batean datza, honela, soinu bolumena asko jeitsiz.

Tronpeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sordina, tronpetak eginiko soinua jeitsi eta soinuaren kalitatea aldatzeko mekanismo bat da. Forma eta material ezberdinetakoa izan daiteke, kautxo, plastiko, zur edo metalezkoa, adibidez, eta behar bezala sartzen da musika tresnaren kanpaian, behar bezala sartzen ez diren beste sordina mota batzuk ere badauden arren (sordina libragilua bezala). Plastikozko edo metalezkoak egiten dira.

Sordinek, metaletan, soinu uhinen mugimenduak oztopatzen dituzte, armoniko batzuk goratzen dituzte eta beste batzuk beheratu. Tronpeta joleek, sordina forma ezberdinekin frogak egin dituzte, pabeiloian esku bat sartzetik (metal klasiko batzuetan oso ohiko teknika), kanpaia onddo-kapelu batekin estaltzeraino.

Libragailuak, jazzari, soinurik indartsu eta bokalizatuenak eman dizkio. Tronpetajoleek, libragailuen goma erabiltzen zuten efektu hau lortzeko, eta hemendik dator aparatuaren izena. Teknika honetan, sordina pabeiloiaren gainean jarri eta ixte maila aldatzen da wah-wah efektu bat lortzeko.

Sordina straightak (straight mute), tronpetaren soinurik leunenak ematen ditu. Zilindrikoa, pabeiloiari egokitzen da. Sordinaren mutur irekirantz jotzen da eta soinu uhinak, zilindroa bete eta soinua xurgatzen duen material batetara pasatzen dira.

Cup sordina (cup mute) konikoa da, kopa formaduna mutur zabalenean, batzuetan, feltroz estalia. Tronpetaren bolumena eta tonu sarkorra jeisten du, baina ezaugarri leunago bat gehitzen du. Koparen posizioa zati konikora egoki daiteke pabeiloiaren distantzia aldatzeko.

Wah-Wah sordina, 1965ean asmatua, pabeiloira egokitzen den metalezko hodi bat da, eta metalezko lepo batekin itxita doana. Bere tinbre etereoa aldatu egiten da, sordinan sartzen denaren arabera.

Harmon sordina wah-wah sordinaren baliokidea da, baina, bere azkeneko zatian metalezko leporik gabe.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sordina Aldatu lotura Wikidatan