Tronpeta
Tronpeta haize-instrumentua da, metalen taldekoa, oso hedatua dagoena.
Tresna honen jotzaileak tronpeta-jotzaileak edo tronpetariak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Mekanismoa eta tesitura
Buru batean ahoa du, eta bestean zabalduz doan tutu bat.
Tutuaren luzera aldatzen uzten duten hiru pistoi ditu. Hots bizi, argi, sarkor eta metal-antzekoa du, eta hiruzpalau zortziduneko hedadura.
[aldatu] Historia
Antzinako tronpeta luzea eta estua zen, eta erabiltzen zaila. Horregatik, 1500. urtea aldera, biribilkatu zen eta txikiago bihurtu zen tronpeta soila, harmonikoak bakarrik egiten zituena. Beethovenen heriotza arte erabili zen.
XIX. mendearen hasieran Bluhmelek eta Stölzelek tronpeta pistoiduna edo kromatikoa asmatu zuten. Pistoiei esker, eskalako nota guztiak jo zitezkeen eta ñabardura-mota guztiak egin.
Gaur egungo orkestran, fa, si bemol eta do-n dauden tronpetak erabiltzen dira.
[aldatu] Irudi-galeria
-
Brontzezko tronpeta, Akemenestar Inperioan erabilia
-
Dizzy Gillespie 1955ean
-
Louis Armstrong 1953an
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Ingelesez) International Trumpet Guild
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.