Supertramp

Wikipedia, Entziklopedia askea
Supertramp
Supertramp taldeko kideak. Ezkerretik eskuinera: Dougie Thomson, Rick Davies, Roger Hodgson, John Helliwell eta Bob Siebenberg (ezkutuan)
Datuak
Jatorria Erresuma Batua
Musika motaRock, pop, rock progresibo, art rock
Urteak19691988, 19962002, 2010–gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)A&M, Oxygen, EMI, Super Cab, Chrysalis
Taldekideak
Rick Davies
John Helliwell
Bob Siebenberg
Cliff Hugo
Lee Thornburg
Carl Verheyen
Jesse Siebenberg
Gabe Dixon
Cassie Miller
Informazio gehigarria
http://supertramp.com/
IMDB: nm3075461 Facebook: 106822866016700 MySpace: supertrampofficial Youtube: UCuD7geq8bM0VYQAzW1J-3_Q Spotify: 3JsMj0DEzyWc0VDlHuy9Bx iTunes: 43246 Last fm: Supertramp Musicbrainz: d2ff6b6b-fc30-48dc-8952-06f9d8fc64f8 Songkick: 420142 Discogs: 251517 Allmusic: mn0000033666 Deezer: 3128 Edit the value on Wikidata

Supertramp britainiar rock progresiboko musika talde bat da. Garai arrakastatsuena 1970eko hamarkadan izan zuen, bere abesti ospetsuenak honako hauek direlarik: The Logical Song, Dreamer, Bloody Well Right, Give a Little Bit, Breakfast in America, Goodbye Stranger, Take the Long Way Home, It's Raining Again eta Cannonball.

1969an sortua, taldeak rock progresibo deritzona landu zuen bere lehenengo urteetan. Urteen poderioz, baina, bere estiloak bilakaera musikala izan zuen, pop musikarantz eboluzionatuz.

Taldearen sortzaileak eta abesti gehienen egileak Rick Davies eta Roger Hodgson izan ziren, azken hau izanik ere taldearen ahotsik ezagunena. XX. mendearen 70eko hamarkadaren bukaeran arrakasta handia lortu arren, taldearen kideak inoiz ez ziren musikaren izarrak izan, esaten baitzen Europako edo Amerikako edozein hiritako kaleetan ibil zitezkeela ezagutuak izan gabe. Izan ere, garai hartako rock izarren aldean, Supertrampek diskrezioa lehenetsi zuen beti, eta horrek anonimotasun handia eman zien taldekideei [1].

Bere karreraren gailurrean zela, taldeak 60 milioi disko baino gehiago saldu zituen [2]. Breakfast in America bere lanik salduena bihurtu zen, 20 milioi aleko salmentekin [3].

Banda Erresuma Batutik AEBetara, Kaliforniara, mugitu zen 1976an, ospe handia lortzen hasi zirenean.

Taldearen abiapuntua 1969. urtea bada ere, bere lehenengo lan arrakastatsua ez zen 1974 arte iritsiko: Crime of the Century, Erresuma Batuko zerrendetan 4. tokira iritsi zena. Bere hurrengo lana Crisis, What Crisis? (1975) diskoak ez zuen lortu aurrekoaren arrakasta, ezta 1977an kaleratu zen Even in the Quietest Moments LPak, Erresuma Batuko zerrendetan 12. tokia lortu zuena. 1979an, ordea, Breakfast in America LPak gailurrera eraman zuen taldea, AEBko zerrendetan 1. tokira eta Erresuma Batukoen 3.era iritsi baitzen.

Rick Davies eta Roger Hodgsonen harreman pertsonal eta profesionala gero eta okerragoa izanik, Hodgsonek taldea utzi zuen 1983an; harrezkero Rick Davies izan da taldearen liderra.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1970: Supertramp (Japan SHM CD)
  • 1971: Indelibly Stamped (Japan SHM CD)
  • 1974: Crime of the Century (Japan SHM CD)
  • 1974: Crime of the Century (MFSL UDCD 505)
  • 1975: Crime and Crisis at the BBC (Live Wembley 1975)
  • 1975: Crisis? What Crisis? (Japan SHM CD)
  • 1977: Even in the Quietest Moments... (Japan SHM CD)
  • 1979: Breakfast in America (Japan SHM CD)
  • 1979: Breakfast In America (MFSL USA)
  • 1979: Paris (Live SHM-CD1 UICY-93613-4 Japan 2009)
  • 1979: Paris (Live SHM-CD2 UICY-93613-4 Japan 2009)
  • 1982: ...Famous Last Words... (Japan SHM CD)
  • 1985: Brother Where You Bound (Japan SHM CD)
  • 1987: Classics Vol 9 (Compilation)
  • 1987: Free as a Bird (Japan SHM CD)
  • 1987: The Autobiography of Supertramp
  • 1988: Live '88
  • 1990: The Very Best of Supertramp Vol 01
  • 1990: The Very Best of Supertramp Vol 02
  • 1997: Some Things Never Change
  • 1999: It Was the Best of Times (CD1 Live)
  • 1999: It Was the Best of Times (CD2 Live)
  • 2002: Slow Motion
  • 2005: Retrospectacle (CD1 The Supertramp Anthology)
  • 2005: Retrospectacle (CD2 The Supertramp Anthology)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marcos, Carlos: Cómo el éxito colosal de ‘Breakfast In America’ rompió a Supertramp El País, 2023-06-4n
  2. Heatley, Michael Indelibly tramped 2016-02-23an
  3. Doran, John Supertramp Breakfast in America Review BBC 2010-09-29an

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]