T-a gurutzatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Animazio honetan, goiko ontziak T-a gurutzatzen dio behekoari.

T-a gurutzatu edo T-a estali itsas-borroka taktika klasiko bat da. XIX eta XX. mendeetan garatu zen. Taktika horren arabera, gerraontzien ilara batek etsaiarenaren aurrean gurutzatzen da. Horrela, T-a gurutzatzen duenak bere kanoi guztiez destatu ahal du, eta etsaiaren aurreko kanoietatik baino ez du sua jasoko. XIX. mendearen amaieran eta XX. hasieran asmatu zuten taktika hori, lurrun-galdaradun eta biratzen ziren kanoidun ontziak garatu zituztenean. Ontzi horiek azkarrago mugitzen eta biratzen ziren eta, gainera, ontzi zaharretan kanoiak mugiezinak ziren. Taktika hori zaharkituta dago, misilak eta hegazkinak asmatu zituztenetik, hauen erasoak ez baitaude etsaien norabidearen mendean.










Taktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ontzi gorriek T-a gurutzatzen diote urdinei.

Borrokarantz joatean, ontziek “atzealdeko lerroa” deitutako borroka-ilara bat egiten zuten. Horretan, atzeko ontziak aurrekoari jarraitzen zion, ilara batean edo paralelo batzuetan. Ilarako ontzi bakoitzak etsaiaren ilarako zegokionari tiro egiten zion, ilara paraleloetan mugitzen baitziren. Horrela, ontzi bakoitzak salbak jaurti ahal izango zituen arku zabal batzuetan, lagunen ontzien gainetik bota gabe.

Hala ere, etsaien ilaren aurrean ibilbide zut batean (T-a gurutzatu) pasatzean, ontzi batek aurreko eta atzeko dorretxoekin tiro egin ahal izaten zion helburu bereari; jotzeko aukerak maximizatuz. Horrela ere, errazagoa zen T-a gurutzatzen zuen ontzirako distantzia kalkulatzea eta zailagoa T-a gurutzatuko zioten ontzirako. Hizkera militarrean, horri luzetarako tirokatzea deitzen zion. Taktika hori astun armatutako gerraontzientzat asmatu zen, baina erabili zuten gurutze-ontzi arin eta astunekin ere.

Kanoiak egiteko prozesuaren eta tiro egiteko kontrol sistemen aurrerapenek, urrutiagotik borrokatzea ekarri zuten. Esate baterako, Tsushima guduan (1905ean) 5,5 km-tik borrokatu ziren eta Jutlandiakoan (1916an), berriz, 18 km-tik. Sutauts marroia asmatzeak, horrek astiroago erretzen baitzen beltza baino, kanoi luzeagoak eta, beraz, zehaztasun handiagoa ekarri zituen. Gainera, sutauts beltza baino bareago hedatzen zenez, gutxiago kaltetzen zuen kanoiaren arima. Horrela, kanoiek gehiago irauten zuten eta egiteko prozesua ere errazten zuen. Radarra asmatu zenean, ontziek; urrutiagotik, zehatzago eta gainera, gauez, egin ahal izan zuten tiro.

Guduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudu handi hauetan, gerraontziek elkarri gurutzatu zioten T-a:

  • Tsushimako gudua (1905)- Togo japoniar almiranteak, haririk gabeko komunikazioei eta ikuskatzaileen kokapen egokiari ezker, errusiar flota, berak nahi zuen posiziora eraman ahal izan zuen. Togok berarentzat barneko mugimenduen lerroak gorde zituen, luzeenak etsaiarentzat utziz. Errusiar almiranteak hartzen zuen norabidea, hartzen zuela, japoniarrek T-a gurutzatuko zioten. Errusiar almiranteak ez zeukan beste aukerarik, atzera egiteko edo amore emateko baino. Bestela Togoren ilararen aurka zuzenean egin behar izango zuen. Zinovy Rozhestvensky almiranteak azken aukera hautatu zuen eta porrota itzela izan zen, gaur egungo gerraontziak borrokatu ziren lehendabiziko guduan.


  • Jutlandiako Gudua (1916)- Sir John Jellicoe almiranteak, Britainiar Flota Handiaren buruzagiak Alemaniako Itsas Handiko Flotari T-a gurutzatu zion. Hala ere, alemaniarrek birritan ihes egin zioten norabidea aldatuz ikuspen txarrean. Itsas Handiko Flotak ezin izan bazion ere Britainiar Flota Handiari aurre egin, britainiarrek ezin izan zituzten alemaniar ontziak hondoratu. Jutlandiakoari, batuzetan, alferrik galdutako aukeren gudua deitzen diote.