TMX

Wikipedia, Entziklopedia askea

TMX formatua (Translation Memory eXchange) itzulpen-memoriak trukatzeko erabiltzen den estandar irekia da. Itzulpen-memoria edo TM (Translation Memory) batean testuen zati elebidunak gordetzen dira XML formatuan.

TMX formatua LISA[1] (Localization Industry Standards Association - Lokalizazioaren Industriaren Estandarren Elkartea) erakundearen interes-taldea den OSCAR[2] (Open Standards for Container/Content Allowing Re-use - Berrerabilera onartzen duten Edukiontzi/Edukietarako Estandar Irekiak) taldeak mantentzen du.

TMX formatuaren 1998an sortu zen, eta 2010. urtean uneko bertsioa 1.4b zen. TMX 2.0 bertsio 2007ko martxoan argitaratu zen nahi zuen orok iruzkinak egin zitzan haren inguruan, hura onartu baino lehen.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, TMX formatua XMLaren aldaera bat da. Funtsean hiru etiketa garrantzitsu ditu:

  • <tu> (translation unit) -> itzulpen-unitate bakoitza gordetzen du, hizkuntza bietarako
  • <tuv> (translation unit version) -> unitate bakoitzerako, hizkuntza bat gordetzen du
  • <seg> (segment) -> testua bera gordetzen du

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TMXaren oinarrizko unitatea hau da:

<tu>
 <tuv lang="EN-US">
   <seg>Thanks for choosing Firefox!</seg>
 </tuv>
 <tuv lang="EU">
   <seg>Eskerrik asko Firefox aukeratzeagatik!</seg>
 </tuv>
</tu>

IVAPek argitaraturiko TMX fitxategi baten adibide bat

Zein aplikaziorekin erabil daiteke[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TMX normalean ez da zuzenean editatzen, informazio-biltegi gisa erabiltzeko pentsatuta baitago. Hurrengo aplikazioek TMX formatua balia dezakete itzulpenak egiten laguntzeko:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. LISA - Localization Industry Standards Association
  2. OSCAR - Open Standards for Container/Content Allowing Re-use

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]