Edukira joan

Taekwondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taekwondo txapelketa

Taekwondoa korear jatorrizko borroka-artea da. Kirol hau hankak eta eskuak erabiliz beste lehiakidea erasotzean datza, betiere arauak errespetatuz. Taekwondoan diharduen kirolariari taekwondoka deritzo. Arma gabeko gudu mota da, Korear antzinako tea kyon-en eta karatean du jatorria. 1955ean onartu zen ofizialki gudu antze gisa. Tae kwon do-aren ezaugarri bereziena kolpeak emateko (batez ere ostikoak ematea) eta horretarako egiten diren jauziak dira. Kirol, gudu eta izpiritu jarrera lantzeko antze gisa erabiltzen da.

Izenaren jatorria

Taekwondo hitza karaktere hauetatik dator Hanja 跆拳道 esan nahi duela:
  • (tae, 태 hangulean idatzita): Oinen erabilpenean datza. (ostikoak).
  • (kwon, 권): Besoen erabilpenean datza (ukabila, sorbalda, eskua).
  • (do, 도): Hobekuntzaren bidea. Ekialdeko kontzeptu filosofikoa, ezaguna ere beste hizkuntza batzuetan, dao edo tao txinatarrez japoniarrez.

Funtsean esan daiteke "Taekwondo" hitza Oin eta eskuen bidea bezala itzul daitekeela, oinak eta eskuak erabiliz burutzen delako. Konbate estilo honek soilik eskuen, oinen eta gorputzeko hainbat atalen erabilpenari, eta armen (tradizional nahiz modernoen) erabilpen ezari egiten dio erreferentzia. Nahiz batzuetan benetako hitzez hitzezko itzulpena «Ukabilaren eta ostikoaren boterea» dela esan den, hori oker dago. Gorputzaren egokitzea eta borondatearen garapena ditu helburu. Lege fisikoetan oinarritzen da, ahalik eta potentzia gehien puntu zehatz batean kolpatzeko, masaren azelerazioa keinu bat edo multzo baten bitarteko konbinazio batean. Taekwondoak kontaktua bilatzen du teknika gehienetan.

Historia eta aurrekariak

Monterrey-eko (Mexiko) Goi Mailako Ikasketa Eskolan egindako taekwondo erakustaldia

Garai batean hiru erresuma existitzen ziren batera Korean:

Goguryeo dinastiako militarrek boxeo edo arte martzial bat garatu zuten, "kempo korearra", txinatar estilo desberdinetan oinarriturik. Estilo hauek haien beharretara moldatu zituzten eta ostikoek garrantzia handiagoa hartu zuten. Defentsa pertsonaleko eta armen erabilerarik gabeko estilo honi taekkyon esten zaio.

Garaian beste garrantzizko arte martzial bat zegoen, subaek deiturikoa. Arte hau menperatzen zuen gudari talde organizatu bat sortu zen, Sonbe deitua. 400. urtean, Baekje erreinua Silla inbaditzen saiatu zen. Esaten denez, Gwanggaeto, goitizenez “Goguryeo-ko handia”-k, 50.000 tropa Sonbe bidali zituen Silla-ko erreinua laguntzeko; horrek suposatu zuen Silla erreinuaren lehen kontaktua subaek-arekin.

Geroago, Sillako dinastiak erreinuak bateratu zituen Baekje erreinuaren kontrako guda irabazi ondoren 668. urtean, eta Goguryeo erreinuaren kontra 670-enan. Hwarang-ak paper garrantzitsu bat jokatu zuen aiuri honetan.

Nabarmen egiten duten ezaugarriak

Bere ezaugarri nagusia ostiko nahiz oinen teknika erabilpen handia da, beste arte martzialekin konparatuz hauek garratzi eta barietate zabalagoa dutelako. Aldi berean teknika garbiak nabarmentzen dira haien bizkortasun eta prezisioagatik. Ukabilen tekniken garrantzia estiloaren araberakoa da, (ITF edo WTF) , entrenatzailearen eta azkenik ikasten den eskolaren araberakoa. Gaur egun eskola askok esku irekiko eta ukabilen teknikak alde batera uzten dituzte, teknika hauen erabilpena lehiaketetan gero eta gehiago mugatzen ari direlako oinei puntu gehiago emanez. Hala ere, entrenamendu on bat izateko eskuetako nahiz hanketako teknikak erabili behar dira, ez delako soilik lehiaketetan kontzentratu behar, tekniken menperatze eta arte martzialaren ezagutzan baizik. Honek guztiak, Taekwondoa efektiboagoa egiten du oinen borrokan, beste arte martzialekin konparatuz distantzia luzeetan, non indar lehergarriagoa eta abiadura kontraerasoan erabili ahal den.

Teknikak

Teknikak honela sailka daitezke:

Iran Dollyo chagui (aurretiko bermatzearekin.
  • Ostikoak (chagui): Taekwondoaren elementu anguratsuenak dira. Normalean erasoak enborrean edo buruan enfokatuta daude. Ostiko bakoitzak bere bariazioak ditu, altueran, biraketarekin (mondollyo , tidola edo kolokialki esanda “pibotea”), jauziarekin (tuio), alde batera, atzera, etab.
  • Ukabilkadak Taekwondoaren beste elementu esanguratsuak dira. Erabiltzeko moduari garrantzi handia ematen da.
  • Kolpatzeko teknikak gorputzeko atal desberdinak erabiliz (chigui), eskuko hatzekin ziztatuz (chirugui) edo ukabilarekin (jirugui).
  • Esku irekiarekiko taknikak (sonnal): kolpearen norabidearen arabera sailka daitezke (horizontalki edo bertikalki) edo eskuaren zein atalarekin kolpatzen den kontuan hartuta (kubituarekin, erradioarekin, hatzen puntarekin...)
  • Ukabil teknika desberdinak (chumok): ukabilaren zein atalekin kolpatzen den araberakoa, (ukabilaren atzeko aldearekin (dung chumok), hatz txikiaren ahoarekin (me chumok...) eta kolpearen norabidearen araberakoa (kanporantz, aurrerantz, birarekin...).
  • Blokeoak eta defentsak (maki): Taekwondoan defentsarako teknika mota zabala dago, norabidearen,altueraren eta zein erasorengatik babestu nahi denaren arabera. Badaude aldibereko defentsa eta eraso teknikak, edota bi defentsa aldiberekoak. Eskuaren azpiko, kanpoko edo bi ertza erabil daitezke, beso barnekoak...
  • Defentsa pertsonala (hoo sin sool): Beste arte martzialetan bezala, Taekwondoan oraindik existitzen dira defentsa pertsonaleko teknikak. Ekorketak daude (luxazioak), jaurtiketak, oinekin harrapaketak gorputzera edo aukakoaren beste gorputzeko ataletara, ostiko hegalari bateratuak (bi edo aurkari gehiagoren kontrakoak), ostikoak aurkaria euskarritzat erabiliz, puntu ahuletan eta bizi-puntuetan. Teknika hauek askotan beste teknikekin konbinatzen dira, ukabiletakoen antzera.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taekwondo Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak