Takometro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Takometroa

Takometroa, makina birakari batean, ibilgailu baten motorrean adibidez, ardatz baten errotazio-abiadura adierazten duen neurgailua da; abiadura hori minutuko edo segundoko biratan adierazi ohi da motorraren ardatzaren abiadura neurtzen denean. Watten erregulatzaile zentrifugoa, adibidez, takometro mekanikoa zen; autoetan ere erabiliak izan dira takometro mekanikoak abiadura adierazteko (orduan, gurpil-ardatzaren errotazio-abiadura neurtzen da, eta orduko kilometrotan adierazi ohi da). Gaur egun, ordea, takometro elektrikoak eta kondentsadorezko takometroak erabiltzen dira.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Takometro

Erreferentziak[aldatu]