Tandem (bizikleta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tandem bat
1989ko Tandem bat

Tandema bizikleta bat da, non pertsona batek baino gehiagok pedalei eragin diezaiekeen. Tandemak, pisu gehiago garraiatu behar duenez, osagai sendoagoak izan ohi ditu.

Tandemean pedalei eragiteko indarra bikoitza da, eta transmisioan marruskadurak eragindako galeren kopurua pixka bat handitzen da. Badira bi bizikleta baino gutxiago pisatu dezaketen tandemak ere, eta, beraz, pisu-potentzia erlazioa banakako bizikleta batena baino hobea izan daiteke. Eremu lauetan eta maldan behera, tandemak askoz azkarragoak dira; igoeretan, berriz, pedalei eragiteko kadentzia koordinatzeak errendimendua gutxitzea eragin dezake.

Garraio mota hau bi txirrindularirekin lotzen den arren, egia esan, edozein kopururentzat daude, eta munduko errekorra 40 txirrindularirentzako tandema da, 1984an Queanbeyanen, Australian eraikia. Tandem batean, aurrean dagoenak norabidea, balaztak eta martxa aldaketak gobernatzen ditu; atzean doazen txirrindulariek, berriz, pedalei besterik ez diete eragiten.

Hasieran tandemak bi bizikleta markoak elkarrekin soldatuz eraikitzen ziren. Gaur egun, osagaiak eta koadroak hobetu egin dira eta gama handiko tandemak, errepidekoak zein mendikoak, eraikitzen ari dira.