Garraio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
InterCityExpress, Alemaniako abiadura handiko bidaiari-trena

Garraioa pertsonen edo ondasunen lekualdatzeari deritzo. Garraiorako garraiobide deritzenak erabiltzen dira, hala nola airekoak (hegazkinak, helikopteroak...), lurrekoak (trena, autoak, kamioiak, hodiak...), itsasokoak (itsasontziak...) edo espaziokoak. Garraioaren esparrua hiru taldetan bana daiteke, betetzen den funtzioaren arabera: azpiegiturak, ibilgailuak eta negozio-eragiketak.

Azpiegiturak garraiorako instalazio finkoak dira, eta errepideak, trenbideak, aire-bideak, ubideak edo hodiak izan daitezke, bai eta haiei lotutako geltokiak ere, hala nola aireportuak, tren-geltokiak, autobus-geltokiak, biltegiak, erregai-gordetegiak, gasolindegiak edo kaiak.

Sare hauetan joan-etorrian ari diren ibilgailuei dagokienez, haietako bakoitzera egokitutakoak daude: automobilak, bizikletak, autobusak, trenak, kamioiak, hegazkinak, etab.

Eragiketei dagokienez, garraioak funtziona dezan egun beharrezkoak diren prozedurak dira, legedia, finantza-auziak eta politikak barne.

Garraioaren industrian eragiketak eta azpiegituren eta ibilgailuen jabegoa publikoa edo pribatua izan daiteke, herrialdearen eta garraiobidearen arabera. Bidaiarien garraioa publikoa da askotan, esaterako hiriko autobus-sare askoren kasuan, edo pribatua izan daiteke (adibidez taxiak). Merkantzien garraio nagusia, berriz, edukiontzi handien bidez egiten da.

Gaur egun, herrialde garatuenetan, garraioa da ingurumenean inpaktu handiena sortzen duen giza jardueretako bat. Zarata eta airearen kutsadura sortzeaz gain, hirietako lur erabilgarriaren zatirik handiena okupatzen du, eta hiri-sakabanatzearen erantzule nagusia da.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garraio Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.