Tar-Vanimeldë

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tar-Vanimeldë, "Elfo ederra" esan nahi duena quenya hizkuntzan, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Bere istorioa, laburki kontatzen da soilik Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean. Numenorreko Dunadan bat da, Tar-Telemmaitëren alaba eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 2277an jaioa.

Numenorreko hirugarren erregina, eta, orotara, hamaseigarrena bihurtu zen, bere aita 2526an hil ondoren. Hala ere, bere senar Herukalmo izan zen benetan gobernatu zuena, berak, erregetzari ez baitzion arreta askorik jarri, eta gehiago aritu zen bere zaletasunetan, hauen artean, musika eta dantza zeudelarik.

Bera hil ondoren, 2637. urtean, Herukalmo Tar-Andukal izenarekin koroatu zen errege, eta hogei urtez gobernatu zuen, hil zen arte, honela, bere seme Alkarini gobernatzea eragotziz, benetako oinordekoa zena. Hala eta guztiz ere, Tar-Andukal ez da Numenorreko hamazazpigarren erregetzat hartzen, bai hala bere semea.


Aurrekoa
Tar-Telemmaitë
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2526-2637
Ondorengoa
Tar-Alkarin