Tarasio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarasio

Tarasio Konstantinoplakoa edo San Tarasio, grezieraz Ταράσιος, (Konstantinopla, 730 - 806ko otsailaren 25a) Konstantinoplako patriarka izan zen 784ko abenduak 25etik hil zen arte, 806an.

Bizitza

Tarasio, Konstantinoplan jaio eta hil zen. Maila altuko epaile baten semea, haurtzarotik izan zuen beste familia garrantzitsu batzuekin harremana, azken aitalehena izan zen Foziorena kasu. Tarasiok, karrera bat egin zuen administraritza seglarrean, eta idazkari inperiala (asekretis) izatera pasa zen. Kargu honetan, Ikonodulak zein inperioko aginduak betetzea gogoko zituenez, Irene enperatrizak, aitalehen izendatu zuen 784an, garai hartan seglarra zen arren. Baina, ondo hezitako bizantziar oro bezala, teologian oso aditua zen. Aitalehen izendatua izateko, Tarasio, korrika eta presaka, apaiz ordenatua izan zen.

787an, Nizeako II. kontzilioan parte hartu zuen, eztabaida ikonoklasta ebazteko. Eztabaidek iraun zuten bitartean, zenbait nahaspila sortu ziren. Azkenik, ikonoklasia salatu eta irudien gurtza ofizialki berretsi zen.

795ean, Konstantino VI.a enperadorea, Mariaz dibortziatu eta Teodotaz ezkondu zen. Tarasiok, dibortzio hau baimendu zuen, fraideak asaldatu zituena.


Aurrekoa
Paulo IV.a
Konstantinoplako patriarka
784-806
Ondorengoa
Nizeforo I.a