Irene Atenaskoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pala d'Oroko Ireneren irudia (X. m., Venezia).

Irene Sarantapechaina, Irene Atenaskoa gisa ezaguna (Atenas, 752 inguruan - Lesbos, 803), Sortalde Hurbileko enperadorea izan zen.

[aldatu] Biografia

Leon IV.aren emaztea izan zen; senarra hil ondoren izan zen erregina. 787. urtean Nizako kontzilioa bildu zuen (irudien gurtza onartu zuena, hain zuzen). Konstantino VI.ak, bere semeak, agintzeko adina izan zuenean Irenek semearen kontra egin zuen, agintea ez galtzearren. Gorabehera batzuen ondoren, azkenik, garaile izan zen, eta semeari begiak erauzi zizkion.

Bera agintean egon zen urteetan Inperioak behera egin zuen. Mendebalarekin harremanak izatearren, Karlomagnorekin ezkontzeko ahaleginak egin zituen. Nizeforok gidatutako estatu kolpeak agintea kendu zion, eta Lesbosa erbesteratu zuten. Eliza ortodoxoak santutu zuen.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Irene Atenaskoa

[aldatu] Erreferentziak

tonto

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak