Telemetro

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:57, 21 apirila 2015
Soldadu bat telemetroa erabiltzen

Telemetroa behatzailea dagoen tokitik puntu baterainoko distantzia neurtzeko tresna da, optikoa, akustikoa (ultrasonikoa) edo erradioelektrikoa (laser bidezkoa) izan daitekeena. Hasieran, telemetro optikoa erabiltzen zen, baina geroago akustikoa (radarra) erabili izan da; gaur egun, erradioelektrikoa (laserra) erabiltzen da, batez ere. Laser-telemetroa da arinena eta neurketa zehatzenak egiteko aukera ematen duena; laser-izpi bat igortzen zaio objektuari eta izpia objektuan islatu ondoren behatzaileak jaso dezan behar den denboraren arabera egiten da distantziaren kalkulua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telemetro Aldatu lotura Wikidatan