The Cure

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The Cure
The Cure Singaporen, 2007ko abuztuaren 1ean. Ezkerretik eskuinera: Porl Thompson, Jason Cooper, Robert Smith, Simon Gallup
The Cure Singaporen, 2007ko abuztuaren 1ean. Ezkerretik eskuinera: Porl Thompson, Jason Cooper, Robert Smith, Simon Gallup
Datuak
Jatorria Crawley, Ingalaterra
Musika mota Post-punka, Rocka, Rock alternatiboa, New Wave
Urteak 1976 – gaur egun arte
Diskoetxeak Fiction Records

Suretone Records
Geffen Records
Polydor Records
Elektra Records

Sire Records
Webgunea www.thecure.com
Taldekideak
Robert Smith

Porl Thompson
Simon Gallup

Jason Cooper
Lehenagoko taldekideak
Lol Tolhurst

Michael Dempsey
Matthieu Hartley
Phil Thornalley
Andy Anderson
Boris Williams
Roger O'Donnell

Perry Bamonte

The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976. urtean Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith, taldeko abeslari eta kantugilea da handik honakora ibilbide osoa bizi izan duen bakarra, eta asko dira formaziotik pasatutako musikariak. Ezaguna da Smithen itxura: ile luze nahasi-harrotua, aurpegi zurbila, ezpain pintatuak, gehienetan beltz jantzita... The Cure taldearen lehen diskoa, Three Imaginary Boys, 1979koa da, eta ateratakoan punkaren ostean Erresuma Batuan sortutako post-punk eta New Wave ildoetako adibidetzat jo zuten. 80ko hamarkadako lehen urteetan estilo iluna areagotu zuten eta rock gotiko delakoaren tankera hartzen hasiak ziren. Pornography lana sortzearekin batera aldaketa erakutsi zuten; une hartan, 1982an, bandaren etorkizuna ez zen oso argia eta, itxura batean, Smithek aurreko urteetako norabidea aldatzeko prest zegoen, bestela lan egiteko alegia. Horren adibide da aipatu diskoko Let's Go to Bed kanta eta singlea: popa nabaritzen hasia zen. Hamarkada horretan taldearen arrakasta handia izan zen, batik bat Ameriketako Estatu Batuetan, eta Just Like Heaven, Lovesong edo Friday I'm in Love kantak non-nahi entzun ziren. Hurrengo urteotan taldeak etengabe jardun du lanean eta jarraitzaile andana ditu. 2004an bildutako datuen arabera The Curek 27 milioi disko saldu ditu[1]. Hamahiru estudio lan grabatu dituzte, berrogei bat single eta hainbat bilduma.

The Cure, 2004an, zuzeneko emanaldi batean. Ezkerretik eskubira: Robert Smith, Jason Cooper, eta Simon Gallup

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Three Imaginary Boys (1979)
  • Seventeen Seconds (1980)
  • Faith (1981)
  • Pornography (1982)
  • The Top (1984)
  • The Head on the Door (1985)
  • Kiss Me, Kiss Me, Kiss Me (1987)
  • Disintegration (1989)
  • Wish (1992)
  • Wild Mood Swings (1996)
  • Bloodflowers (2000)
  • The Cure (2004)
  • 4:13 Dream (2008)

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apter, Jeff. (2006). Never Enough: The Story of the Cure. Omnibus Press. ISBN 1-84449-827-1
  • The Cure: Songwords 1978–1989 S. Hopkins, Robert Smith eta T. Foo (1989) Omnibus Press ISBN 0-7119-1951-8
  • Dave Thompson (2005eko urria). In Between Days: An Armchair Guide To The Cure , Helter Skelter Publishing ISBN 1-905139-00-4
  • The Cure - Greatest Hits(2002ko maiatza, 20 kanta onen partiturak eta letrak), Hal Leonard Corporation ISBN 0-634-04667-5

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Cure Aldatu lotura Wikidatan