The New Saints F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
The New Saints Football Club
Ezizena(k)The Saints
Sorrera1959
Futbol zelaiaPark Hall
edukiera: 2.000 lagun
inaugurazioa: 1993
PresidenteaGales Mike Harris
EntrenatzaileaIngalaterra Craig Harrison
LigaGalesko Liga
2022-231.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

The New Saints Football Club (izen osoa The New Saints of Oswestry Town & Llansantffraid Football Club) Galesko futbol talde onena da, Oswestry (Ingalaterra) eta Llansantffraid-ym-Mechain (Gales) hirietakoa. Galesko 12 liga eta 10 Kopa irabazi ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mila biztanle eskas dituen Llansanffraid-ym-Mechain futbol taldea 1959an sortu zen. 1995ean Ligako Kopa irabazi zuen eta 1996an Galesko Kopa entzutetsua. Urte hartan 13 kilometrotara baina Ingalaterran dagoen Oswestry hiriko Total Network Solutions enpresak babestu eta honen izena hartu zuen, Total Network Solutions Llansantffraid F.C.. 2003an diru arazoek jo zuten taldea eta Oswestry Town F.C. taldearekin bat egin zuen. Oswestryko taldeak White Star eta Oswestry United izenekin beti jokatu izan zuen Galesko ligan eta 1884, 1901 eta 1907an Galesko kopak irabaziak ere bazituen.

Talde indartsua osatu zuen eta 1992an Galesko Liga sortu zenetik herrialdeko hiru talde indartsuenek Ingalaterrako Ligan jokatzea erabaki zutenez Barry Town-ekin batera Galesko talde nagusi bihurtu zen. 2006an Total Network Solutionsen babesa amaitu zen eta taldeak izena aldatu zuen, The New Saints hartuz, izan ere Llansantffraid taldearen ezizena "The Saints" zen eta Oswestryk Saint Oswaldekin harreman estua baitzuen.

2005etik aurrera Galesko talde nagusia izan da zalantzarik gabe, 12 Liga, 6 Kopa eta 8 Ligako Kopa irabazi baititu. Pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren 2022an Liga eta Kopa irabazi zituen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-21
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galesen: 38[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (15): 2000, 2005, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2022, 2023
  • Kopa (13): 1884 (O), 1901 (O), 1907 (O), 1996 (L), 1996, 2005, 2012, 2014, 2015, 2016, 2019, 2022, 2023
  • Ligako Kopa (9): 1995, 2006, 2009, 2010, 2011, 2015, 2016, 2017, 2018
  • Federazioaren Kopa (1): 1999

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]