Themis Emakume Juristen Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Themis Emakume Juristen Elkartea
Datuak
Motagobernuz kanpoko erakundea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1987
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Themis Emakume Juristen Elkartea irabazi asmorik gabeko Gobernuz kanpoko erakundea (GKE) da, eta Espainiako Justizia Administrazioko abokatuek, prokuradoreek, epaileek, magistratuek eta legelariek osatzen dute.[1] 1987an sortu zen, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun juridikoa sustatzea du helburu. Behin baino gehiagotan saritu dute, emakumeen eskubideen aldeko borrokan egindako lan nabarmenarengatik. 1999an Lan Ministerioaren Gizarte Elkartasunaren Ordena Zibileko Zilarrezko Gurutzea jaso zuen,[2] eta 2007an Emakumearen Institutuak saritu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna zela eta.[3]

Jatorria eta fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alicia Herrera Rivera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Themis-en sortzailea Alicia Herrera Rivera abokatu txiletarra izan zen. 70eko hamarkadan Pinocheten estatu-kolpearen ondoren, Europara (Errumania, Ekialdeko Alemania eta Espainia) erbesteratu zen eta handik Txileko diktaduraren aurka borrokatu zen presoei laguntza juridikoa emateko taldeak sortuz. 1977. urtean Espainian finkatu zen. Tratu txarrak jasandako emakumeen egoera bertatik bertara ezagutu zuenean, ahalegin guztiak egin zituen herrialde horretan emakumeek pairatzen zuten babesgabetasunetik irteteko aukera emango zieten lege-aldaketak bultzatzeko. Hala, kolektibo juridiko feministak koordinatzen zituen lanetan parte hartu zuen.

Espainian aurkitu zuen egoeraz hitz egitean hauxe esan zuen Alicia Herrera Riverak:

Eguneroko tragedia justiziaren aurrean garrasika egitera ausartzen ez ziren emakumeen isiltasun lazgarriak eta tratu txarrak jasandako emakumeek salatzeko duten beldurrak bultzatu ninduen haien alde lan egitera".[4]

Beste abokatu batzuekin batera, Espainiako Konstituzioak, orduan parlamentuan izapidetzen ari zela, gizonen eta emakumeen eskubideen berdintasuna jasotzea sustatu zuen.[5]

Emakumeentzako Tratu Txarrak Ikertzeko Batzordearen sorreran parte hartu zuen. 1983an eratu zen GKE hori, eta Senatuaren aurrean informazioa ematera gonbidatu zuten, aditu gisa. Halaber, Arartekoarekin partekatu zuen emakumeek Espainiako legearen aurrean zuten babesgabetasunari buruzko esperientzia handia.

1987an, legelari-talde batekin lankidetzan, Themis Emakume Juristen Elkartea sortu zuen, Greziako Temis justizia-jainkosarengatik jarri zioten izena.[6] Elkartearen helburua emakumeen defentsa-gabezia salatzea eta haien babes judizial eraginkorra aldarrikatzea zen. Herrera Themiseko lehen presidente hautatu zuten. Garai hura gogora ekarrita, kontatzen zuen nola bihurtu ziren “energia-injekzio etengabe bat, aurrera egiteko” agintariek tratu txarren eta inpotentziaren metaketaren aurka borrokatzeko zailtasunak, gaiaren aurrean ezer egiten ez zutela ikusita.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Themisen ekintzen helburua da emakumeen eskubideen eraginkortasuna bermatzea eta haien eskubideen aurkako arau juridikoetan aldaketa proposamenak bultzatzea.[7]

Hauexek dira helburu nagusiak:

  • Emakumeen berdintasun juridikoaren erabateko eraginkortasuna bultzatzea.
  • Zuzenbidearen ezagutzan sakontzea, generoaren ikuspegitik.
  • Emakumeen askatasuna eta berdintasuna sustatzea arlo guztietan: juridikoa, politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala.

Helburu horiek lortzeko, Themisek hainbat jarduera egiten ditu hainbat jarduera-eremutan, eta horien artean nabarmentzekoak dira emakumeentzako doako laguntza juridikoko programak eta aholkularitza, baita prestakuntza juridikoa eta txostenak eta argitalpenak ere.

Elkarteaz gain, 2006. urtean Emakume Juristen Themis Fundazioa eratu zen, gizarte laguntzaren eta garapenerako lankidetzaren helburuak lortzeko.

Erdietsitako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean, Themis izan zen Zigor Kodearen 487 bis artikuluan (une horretara arte indarrean egon zena) pentsioak ez ordaintzeagatik familia uzteko delitua sartzearen aldarazleetako bat. Hortik aurrera, familia abandonatzea izeneko delitu orokorretik kanpo egon zen.

Bestalde, Themis-ek 2006. urtean egindako zenbait proposamen kontuan hartuta, Diputatuen Kongresuko etxeko indarkeriaren biktimak babesteko aginduaren ezarpenaren Jarraipen Batzordeak babes-aginduaren eskaera aldatu zuen.

Elkartearen sortzaileari, Alicia Herrera Riverari, 1988an Senatuaren aurrean genero-indarkeriaren biktima ziren emakumeek Espainiako legearen aurrean jasaten zuten babesgabetasunari buruzko informazioa ematera gonbidatu zuten. Horrela, emakumeek jasaten zituzten tratu txarrak ikusarazten hasi zen, eta botere publikoei biktimentzako babes integrala eskatzen hasi zen.[8]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Home - Mujeres Juristas Themis» www.mujeresjuristasthemis.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. a b ORDEN de 27 de diciembre de 1999 por la que se concede la Cruz de Plata de la Orden Civil de la Solidaridad Social a la Asociación de Mujeres Juristas Themis.. .
  3. a b Conmemoración del 25 de noviembre. .
  4. Themis, Asociación de Mujeres Juristas. Alicia Herrera Rivera, abogada chilena que luchó por los derechos de las mujeres en España. .
  5. «http://www.abogacia.es/2017/03/07/amalia-fernandez-presidenta-de-la-asociacion-de-mujeres-juristas-themis-es-momento-de-visibilizar-a-las-abogadas-y-reconocer-su-peso-especifico-en-el-ambito-profesional/#» www.abogacia.es.
  6. Ángela Cerrillos. (23 de abril de 2013). Alicia Herrera Rivera, una luchadora por los derechos de la mujer. .
  7. Mujeres Juristas Themis. Objetivos.. .
  8. «http://www.abogacia.es/2017/03/07/amalia-fernandez-presidenta-de-la-asociacion-de-mujeres-juristas-themis-es-momento-de-visibilizar-a-las-abogadas-y-reconocer-su-peso-especifico-en-el-ambito-profesional/» www.abogacia.es.
  9. La voz de Torrelodones y Hoyo de Manzanares. (5 de marzo de 2015). La asociación de Mujeres Juristas Themis, Premio Dulce Chacón de Torrelodones. .
  10. «Celebrada la Primera Entrega de los Premios “Móstoles Ciudad contra la Violencia de Género”» Ayuntamiento de Móstoles.
  11. Kluwer, Wolters. (2021-11-17). «La Asociación de Mujeres Juristas THEMIS, Premio del ICAM al Compromiso con la Igualdad» Cinco Días.
  12. «La Asociación de Mujeres Juristas THEMIS, galardonada con el Premio del ICAM al Compromiso con la Igualdad» Confilegal 2021-11-17.
  13. «En breve se firmará un convenio de colaboración. Castilla La Mancha» www.castillalamancha.es.
  14. País. (30 de junio de 2005). Entrevista con Ángela Alemany. ISSN 1134-6582..
  15. Press, Europa. (22 de mayo de 2006). «La abogada Altamira Gonzalo, nueva presidenta de la Asociación de Mujeres Juristas, en sustitución de Ángela Alemany» www.europapress.es.
  16. «Ángela Cerrillos, elegida presidenta de la Asociación de Mujeres Juristas Themis» Ameco Press 29 de junio de 2010.
  17. «Amalia Fernández Doyague, nueva presidenta de la Asociación de Mujeres Juristas Themis - Mujeres Juristas Themis» www.mujeresjuristasthemis.org.
  18. «Junta Directiva - Mujeres Juristas Themis» www.mujeresjuristasthemis.org.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]