Abokatu

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XX. mendearen hasierako frantziar abokatua.

Abokatua (latinerazko advocatus hitzetik eratorria, "laguntzarako deitua") epaiketa bateako aldeen defentsa profesionalki jarduten duen pertsona da, bai eta edozein prozesu judizial eta administratiboetan ere. Gainera gai juridikoetan aholkularitza lanak ere burutzen dituelarik. Lanbide hontan jarduteko herrialde gehienen antolamendu juridikoetan Abokatuen Eskolan inskribatua egotea derrigorrezkoa da, edo bestela Estatuaren baimena izatea.

Abokatuak formalki Doktore gisa izendatzen dira, berez hala baitira, Zuzenbide eta Giza Zientzietako Doktoreak, unibertsitateko Doktoretza edo graduaketa ondorengo titulu eta espezializazio modernoez gain, zuzenbidea edo abokatutza unibertsitate ikasketa zaharrenetakoa baida eta aintzinetik ohorezko titulu honen bidez ezagutua baita, gauza bera gertatzen da medikuntza ikasketetako medikuekin.