Titiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Titimutur
Emakume baten titumutur, areola eta ugatz. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebularra
Identifikadoreak
Latinezpapilla mammaria
TAA16.0.02.004
FMA67771
Terminologia anatomikoa

Gizakien anatomian titimuturra, titiaren erdialde inguruan dagoen protuberantzia txiki bat da, 15 eta 20 esne hodi artean dituena inguru osoan, oso sentikorra den azal zati batetaz inguratuta dagoena, kolore ilunagoa duena, areola bezala ezagutzen dena. Bere betebehar fisiologikoa, emakumeetan, titia hartzen ari den umeari, ugatzetan haurdunaldian eta umearen titiemate garaian sortzen den esnea ematea da. Gizonezkoetan, titimuturrak ez dira kontutan hartzen. Hala ere, gizonetan, titiemate kasu salbuespengarriak gertatu izan dira.

Ugaztun jaio berriek, jaiotzatik dute titimuturra bilatzearen sena, aldi berean, bertatik, elikatzeko behar duen esnea zurrupatuz. Titimuturrak beti kopuru bikoitian daude ugaztun eme guztietan, eta oso gutxitan gertatzen da euren kumeak elikatzeko titimuturrak ez dituzten ugaztunen kasuak, ornitorrinkoa eta ekidna bezala. Hauek, euren esnea, larruazaletik isurtzen dute euren kumeak elikatzeko.

Titimuturra eta areola, gorputzeko toki erogenoak ere badira, emakumeentzat zein gizonentzat. Titimuturrak, fereka leunekin estimulatuz gero, tente jar daitezke, pertsona, maitasuna egiteko prest dagoela adierazten duen zeinuetako bat, tenperatura hotzek edo kanpoan denbora asko egoteak eragin berbera izan dezakeen arren, tentetuz. Haurdunaldiak eta ondorengo esneemate garaian, titimuturra pixka bat hazi egiten da, prozesu honen amaieran, behin betikoa izan daitekeen hazkuntza.

Pertsona gehienek, bi titimutur garatzen dituzte, bana titi bakoitzean, batzuk bi baino gehiago dituzten arren, eta hauei titimutur supernumerariodunak deitzen zaie. Gainontzeko ugaztunek, hainbat titimutur pare izaten dute, 3, 4 edo, zerriaren kasuan bezala, 7.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Titiburu Aldatu lotura Wikidatan