Ornitorrinko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Ornitorrinko
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia

Fosilen hedapena: Kretazeo Berantiargaur egun

Platypus.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Mammalia
Ordena: Monotremata
Familia: Ornithorhynchidae
Generoa: Ornithorhynchus
Espeziea: O. anatinus
Shaw, 1799
Izen binomiala
'Ornithorhynchus anatinus'
Ornitorrinkoetako kokapena
Ornitorrinkoetako kokapena

Ornitorrinkoa (Ornithorhynchus anatinus) erdi urtarra den ugaztun espeziea da, Australiako ekialdean eta Tasmanian jatorria duena. Arrautzak ipintzen dituen ugaztun bakarra da beste 4 espezierekin batera. Ahatearen mokoa dauka, kastorraren buztana eta igarabaren hankak ditu.

Arrek bere hanketan pozoia daukate, hain handia da gizakiari min bizia eragin diezaiokeela. Hain sartuta dago kulturan, Australiako 20 zentimoko txanponetan ornitorrinko bat agertzen dela.

Eduki-taula

Morfologia [aldatu]

Kolorez marroia da, baina sabel grisa ala errubioa dute. Bere buztana kastorearena bezelakoa da, baina kastoreak uretan propulsatzeko erabiltzen du eta ornitorrinkoak aldiz maniobratzeko erabiltzen du. Buztana ere gantza gordetzeko erabiltzen du. Bere muturra eta ankaak ahate batenak dirudite. Baina hegaztien mokoa bi partetan banatzen da, goikoa eta behekoa eta hauek banatuz ahoa agertzen da, aldiz otorrinkoaren mokoa ez da zabaltzen, mokoaren azpian ahoa du besterik gabe. Gainontzeko ugaztunekin konparatuta, usaimenaren jasotzaile erdia du besterik ez, baina aldean urpean usaitzeko gaitasuna du. Plazenta barruan jaiotzen diren ugaztun gehienak 38 gradu inguru izan ohi dute, ornitorrinkoak aldiz 31-32 aldera.

Arrek kilo 1etik 2,4 kilora bitarteko pisua daukate,gorputza 45-60cm arteko neurria daukate,buztana 10,5-15,5cm bitartekoa,eta muturra 5,8cm-koa;emeek berriz 0,7-1,6kg bitartekoa daukate,gorputza 39-55cm bitartekoa daukate,buztana 8-12cm bitarteko neurria daukate,eta muturra 5,2cm-koa daukate.

Ornithorhynchus.jpg

Ornitorrinkoa hagaztia, ugaztuna eta narrastia da.

Elektrodetekzioa [aldatu]

Animalia ugaztun bakarrak dira: monotremak elektrodetekzioa daukatenak. Harrapakinak erraz aski aurkitzen ditu, zelai elektrikoen detekzioren bidez. Badirudi harrapakinak mugitzen direnean giharretan inpulso elektroniko txiki txikiak sortzen direla. Elektrodetekzioa dituzten animaliek horrelako inpultsoak detekta ditzateke. Ornitorrinkoek muturrean daramate gaitasun bitxi hau. Marrazoek ere gaitasun hau dute.

Pozoia [aldatu]

Arrak zein emeak pozoia ezproi batean gordetzen dute. Bere sistema inmunitarioak sortzen du pozoia eta animali txikial hiltzeko gai da, txakur bat agian, baina ez da gizaki bat hiltzeko gauza. Hala ere, eragindako zauriaren alboan edema(likido poltsa) bat sortzen da eta min bizi bat gorputzetik zabaltzen da. Min hau morfinarekin ere ezin da arindu. Pozoi kopurua ernaltze garaian nabarmenki handitzen da eta erasorako arma bezela erabiltzen dute.

Ehiza [aldatu]

Animalia erdi urtarra denez,erraketatik bizi ohi da. 30 segundo iraun dezakete ur-azpian ugaztunak direlako eta ugaztunak arnas egin behar dutelako;igerilari ona da eta uretan bilatzen du bere elikagai gehiena: anelidoak, larbak, errekako karramarroak, izkiarak eta abar. Masailezurreko poltsa moduko batzuetan harrapakinak biltzen ditu urpean dagoen bitartean eta beteta daudenean uretatik ateratzen da jan ahal izateko. Harrapakinen artean harritxoak biltzen ditu ere, hauek murtxikaketan laguntzen diote.

Bere harrapakariak sugeak, hontzak, australiako ur arratoia, arranoak eta belatzak izan ohi dira. Orokorrean gaueko animalia da, hala ere zerua estalia bada aktibitatean aurki daiteke. Bere gordelekua erreketako areetan egin ohi du. Zulo hauetan arraultzak jarri eta babesten da.

Ugalketa [aldatu]

Ar bakoitzak 7 kilometroko zonaldea hartzen du beretzat. Lurralde horretan 3 edo 4 eme bizi ohi dira. Estalketa baino lehenagoko gorteiatzea oso konplexua izaten da, uretan bien korputza elkarturik biribilak astiro astiro egiten jartzen dira, bitartean arrak mokoaren emearen buztana eusten du. Estalketa uztaila eta urria artean burutzen da. Estalketaren ostean, emeak 20 metroko gordeleku bat zulatzen du eta habiaren ohea hosto eta adar txikitxoekin eraikitzen du. Normalean 11 zentimetroko 2 arraultza jartzen ditu. Emeak erruten dutenean kumeak bere esnea edaten dute. Baina emeek titibururik ez dituztenez, sabelean dituzten erape moduko boltsa batzuetan esnea biltzen dute eta azaleko poroetatik ateratzen da. Modu honetan, kumeak bere azala miazkatuz elikatzen dira. Lau hilabetekin gordelekutik ateratzeko prest daude.

Aisia [aldatu]

"Phineas eta Ferb" Disney Channeleko telesaioan agertzen da Perry Ornitorrinkoa


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ornitorrinko
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Ornitorrinko