Titus Oates
Wikipedia(e)tik
Titus Oates Ingalaterrako iraultzailea izan zen (Oakham, 1649 - Londres, 1705). 1678an jesuitek katolizismoa indartu nahian, Karlos II.a erregea hiltzeko eta haren ordez Jakobo agintari izendatzeko matxinada bat antolatu zutela eman zuen aditzera. Berri haren ondorioz katoliko askori ezetsi zieten; Oatesek zioena gezurra zela jakin zenean kartzelara eraman zuten, baina ihes egitea lortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.