Tocantins (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:21, 26 apirila 2015
Araguaia eta Tocantins ibaien arroaren mapa
Tocantins ibaia

Tocantins Brasilgo iparraldeko ibaia da, Para ibaiaren adarra. 2.699 km luze da. Goias estatuko erdialdeko goi-ordokian du iturburua, ibai txiki multzo baten bilgunean. Iparraldera egiten du, eta Goais eta Tocantins estatuak igaro ondoren Tocantins eta Maranhao estatuen arteko muga eratzen du eta, Araguaia ibaiarekin batuta, Para ibaian isurtzen du ura. Atal txiki batzuetan baizik ezin da ontziz ibili, ur-laster eta jauzi ugari baitago ibaiaren ibilguan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tocantins (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan