Tokotorrean jolasa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tokotorrean harrapatzeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Urretxun, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko honetan neska-mutilak aritzen ziren, urte osoan, Garizuman izan ezik. Bi taldetan banatu eta aurrez aurre jartzen ziren, elkarren artean tarte bat utziz herriko plazan edo Santa Barbara ermitaren arkupean. Talde bakoitzeko bat erdi aldera agertzen zen, eta beste taldekoren bat aurrena ukitzen zuenak "zigortuta" eramaten zuen bere saileko hormara, zuhaitzera eta abarretara. Ondoren harrapatutakoaren taldetik bila joaten zitzaizkion "zigortua" jaregiteko asmoarekin. Hori lortu ez, eta gainera bera ere harrapatzen bazuten, "zigortu”aren ondora eraman eta hura ere "sokan" jartzen zuten. Aldiz, beste taldekoei ihes egin eta "soka"n zeudenak ukitzen bazituzten, libre geratzen ziren, eta jokoari berriro hasiera ematen zioten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]