Toledoko XIII. kontzilioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Toledoko XIII. kontzilioa Hispania Bisigodoan 683ko azaroak 4an hasi eta azaroak 13an amaitu zen gotzainen biltzar bat izan zen. Une horretan Hispaniako erregea zen Ervigiok deitu zuen eta Toledoko Apostolu Santuen Elizan ospatu zen.

Hirurogeitamazazpi gotzain, bost abade, katedraletako hiru dignatario eta jauregiko hogeitasei funtzionario izan ziren bertan parte hartu zutenak. Erregeak gotzainei 673an Wamba erregearen aurka matxinatu zirenentzako barkamena eta berrabiltzea eskatu zien. Gotzainek matxinatutako nobleak eta hauen oinordekoak euren karguetan berrezartzea onartu zuten, baita koroaren mende zeuden lurrak itzultzea ere; barkamena berrogei urte lehenago Txintila erregearen garaitik arrazoi berengatik zorigaiztoan erori zirenentzat ere hedatuko zen. Ervigio erregeak ez zuen senidetasun harremanek eta familia mendekuek matxinada gehiago sortzerik eta alderdiekin amaituko zuen berbaketze politika zuhur bat hasi zuen. Kontzilioak kleroa eta nobleziaren mesedetarako xedapen batzuk erabaki zituen, bi klaseetako pertsonek gartzelaratuak ez izateko eskubidea izango zuten, baita euren klaseko pertsonek epaituak izatekoa ere.

Gotzainek behartutako aitortzak kondenatu zituzten, torturarik gabeko epaiketaren beharra berrezarriz erruduntasuna ezartzeko. Era berean, atxiloketaren gehienezko muga bat ezarri zen.

Kontzilioak, berriz ere, erregea hiltzean errege familia osoaren bizia eta hazienda errespetatzeko beharra ezarri zuen, baita beste kontu txikiago batzuk ere.


Aurrekoa
Toledoko XII. kontzilioa
Toledoko kontzilioak
683
Ondorengoa
Toledoko XIV. kontzilioa