Edukira joan

Topic on Wikipedia:Txokoa

Josu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi.

Laguntza eske nator. Kontua da Commons-era igo nituela Alvaro de Orriols idazle katalanaren bi argazki, Baionan bizi den bere alabak niri emanak. Ez dut eskarmenturik holakoetan, orain arte beti igo ditudan argazkiak nik eginak zirelako. Antza, zeozer gaizki egin dut, eta abisua jaso. Hemen dituzue bi argazkiak: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Alvaro_de_Orriols004_(1).jpg eta https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Alvaro_de_Orriols_1976an.jpg. Zuzentzen ez baldin badira, ezabatuko dira…..Inork lagunduko al dit?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kontua da argazkien EGILEA dela garrantzitsua, ez nork eman dizkizun. Hori ez bada identifikatzen, ezabatuko dituzte. Alabarenak balira (ez dut uste) berak bete dezake OTRS eskari bat, eta behean jarri OTRS hori egin dela.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Hori da nire iritzia. Horko lizentzia-aztertzaileek ikusi behar dute nonbait egiazta dezaketela hori: irudiaren iturrian lizentzia askea duen orri batera doan esteka jarrita.

Bestela, haiek WM Commonseko kontu bat izan behar lukete, eta adierazi haiek direla egileak/jabeak oinordetza zuzenaz, eta Commonsera igotzeko eskaneatu dituztela.

Theklanek aipatutako aukera ere hor dago: OTRS. Email bidalketa bat da, adieraziz baimena ematen duzula, eskubideen jabea zaren aldetik, irudia Commonsen jartzeko. Erantzunak iraun dezake egun batzuetatik hilabete gutxi batzuetara, teorian bederen.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

@Josu: Badirudi une honetan oso laster erantzuten ari direla hortik jo nahi baduzu. Ikus hemen: "The number of active Commons OTRS volunteers is quite small in relation to the number of emails received. The current backlog for tickets in English is approximately 1 days. Experienced Commons editors are encouraged to join our team of volunteers and improve our response times."

"Arazoak Commons-era igotako bi argazkiekin" mezuari erantzun