Topic on Wikipedia:Txokoa

Bi fitxa itzultzen ari nintzen, eta orain ezin ditut kargatu itzultzen jarraitzeko. Zergatik izan daitekeen?

7
Nafarruri8 (eztabaidaekarpenak)

Ekarpenetatik itzultzen ari nintzen bi fitxa ezin ditut kargatu, itzultzen jarraitzeko. Badirudi blokeatuta daudela, edo ez didatela uzten egun batetik bestera lan batekin jarraitzen, alegia, lana ekinaldi batean bakarrik amaitu beharko banu bezala. Arraroa. Badakizue zelan konpondu daitekeen arazo hori?


Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Bi fitxa diozunean zertaz ari zara zehazki?

Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Ondo ulertu badut, goiko menuan, saioa hasi eta gero, Nire ekarpenak > Itzulpenak egin duzu eta hortxe bi itzulpen hasita zeneukan...


Horrela bada, itzulpenak nahi duzun erritmoan egiteko diseinatuta daude. Saioa itxi, ordenagailua itzali... eta hurrengoan hasi saioa eta dena utzi zenuen bezala topatu beharko zenuke.


Noiz edo noiz blokeoren bat antzeman izan dut, baina ezer berezirik egin gabe, hurrengo batean dena hortxe... Azken hamar minutuetan egindako lana izan ezik, agian.


Baina UNE HONETAN, niri ere ez zaizkit bukatu gabeko azken itzulpenak kargatzen.


Uste dut gu bezalako erabiltzaile arruntek ezin dugula oraingoz ezer egin eta ea Wikimedia Foundationeko informatikari trebeek konpontzen duten.

Nafarruri8 (eztabaidaekarpenak)

Zehazki, horixe da arazoa.

Eskerrik asko erantzuteagatik.

Ea bada, haiek konpontzen duten.

Badirudi orain ez dutela uzten artikulu bat saio bat baino gehiagotan amaitzen...


Gorkaazk (eztabaidaekarpenak)

>>Badirudi orain ez dutela uzten artikulu bat saio bat baino gehiagotan amaitzen...


Ez dut uste.

Arazo teknikoak egon dira azken egunotan, besterik gabe.

Baina, berez, sistema diseinatuta dago itzulpenak nahi beste saiotan egiteko. Artikulu luze bat itzul daiteke egunero paragrafo bat eginez. (Horrela ibiltzen naiz ni).



Txikillana (eztabaidaekarpenak)

Niri ere gertatu zait; artikulu bat itzultzen ari nintzen, baina azken 3 egunetan ezin jarraituta nabil, blokeatu bezala egiten da. Konponduko da kontizu.

"Bi fitxa itzultzen ari nintzen, eta orain ezin ditut kargatu itzultzen jarraitzeko. Zergatik izan daitekeen?" mezuari erantzun