Topic on Wikipedia:Txokoa

Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Hainbat biografiei infotaula automatikoa txertatzeko unean (adb., Mariàngela Vilallonga edo Àngels Ponsaren kasu) konturatu naiz akats egiten duela zenbait karguetan (ikusi dudanez, "zerena" kualifikatzailea ezarri gabe jartzen du kargua). Hala, adibidez, Àngels Ponsaren kasuan, "alkateorde" agertzen da, "Sant Cugas Del Vallèseko alkateorde" agertu beharrean.


Konponbide errazik honetarako? Milesker aurretiaz!

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Danwasd (eztabaidaekarpenak)

Lehenik, barkatu ondo ez banaiz azaldu.


Nire ustez, arazoa infotaulan dago, eta ez wikidatan; izan ere, wikidatan agertzen diren datuak "kargua" eta "zerena" kualifikatzailea ez dira infotaulan agertzen. Hau da (adb., Àngels Ponsa):


position held

deputy mayor

of Sant Cugat del Vallès


Baina, infotaulan, soilik "alkateorde" (deputy mayor) agertzen da.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Danwasd:. Ez nuen ondo ulertu esan nahi zenuena. Sant Cugas Del Vallèseko alkateorde agertzeko, espezifikoki, item espezifikoa sortu beharko litzake (Bilboko alkatea, d:Q26700916, adib Iñaki Azkuna edo Tolosako alkatea, d:Q26698359, adib Jokin Bildarratz) dauden bezala. Beste kontu bat da aipatzen duzun adibide horretan alkateorde atalean urteak agertzen diren bezala herria agertzea. Kasu honetan ez dakit arazoa kualifikatzaile okerra erabili izana (zerena ordez beste bat izan beharko litzakeen) ala infotaulak datu hori agertarazten ez duela den. Zer diozu, @Theklan:?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Agian konpon daiteke, hasiera batean kargu zehatzak jartzeko prestatuta baitzegoen. Berez, kargu horiek sortuta daude Wikidatan, eta nire ustez praktika hobea da. Baina begiratu dezaket beste modu bat erakusteko, ea lortzen dudan.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Lortu dut Sant Cugas Del Valléseko alkateorde agertzea item espezifikorik gabe, baina -(e)ko gehituta "zerena" propietatearen ondoren. Trakets samar geratzen da, baina nire ustez, lehen baino hobeto dago.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Sartu dut "lokatibo" kasua, eta orain ondo ikusten dela uste dut.

"Biografia infotaulan arazoak" mezuari erantzun