Topic on Wikipedia:Txokoa

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Kaixo!

Lehenbiziko aldiz egin dut nire "ekarpena" gaur eta laguntzarako dauden tutorialak etab. begiratu arren zalantza bat daukat proba orriaren erabilerari buruz. Irakurri dudanagatik egin beharrekoa egindakoan ezabatu eta beste proba batzuk egiteko erabiltzeko orria da, baina ez dut oso ongi ulertzen "Aldaketak Argitaratu" zertarako den proba orrian. Hor egiten dudan proba bakoitzeko horri eman behar diot? Edukia behar den lekuan argitaratu eta proba orria ezabatu ondorenean ere bai...?

Eskerrik asko aldez aurretik

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa Paxkaline:

"Aldaketak Argitaratu" botoia editatzen zabiltzan orrian egin dituzun aldaketak gordetzeko balio du. Zure proba orrian bazabiz, botoi orri emoterakoan zuren proba orrian egindakoa eguneratuko da. Begiratu Laguntza:Proba_orria eta Laguntza:Sarrera berriak, eta zalantzarik badaukazu galdetu lasai

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Ados, "Laguntza" goitik behera irakurrita egin dut baina halere ez neukan argi aldaketak gordetzeko bakarrik ote zen ala behar ez den lekuren batean zerbait argitaratzen ote nuen horri eman behar nion bakoitzean! jaja..

Mila esker!

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

oso informazio gutxi zuen artikulu bat informazio gehiagorekin osatu dut lehenbiziko aldiz, eta zalantza bat daukat erreferentziak jartzerakoan. Euskaraz hautatutako webgune bateko atal baten helbidea jarri nahi dut erreferentzia gisara, baina automatikoki txertatzen saiatzen naizenean, gazteleraz balego bezala hartzen dit, txertatzera noan erreferentzian gaztelerazko erreferentzia dela jartzen du baina euskarazkoa da. Webgunea sortuta dagoen moduagatik izango dela pentsatzen dut baina ez dakit hizkuntzaren hori nola aldatu. Hau da sartu nahi dudan erreferentzia: https://emf.eus/Esqui

Laguntzerik bai, mesedez?

Eskerrik asko

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Paxkaline: gazteleraz dagoela badio baina estekak euskarazko bertsiora badarama, erreferentzia argitaratu, eta ondoren, bilatu iturburu kodean hizkuntza=es eta kendu kode hori (beste hizkuntza bat balitz, ingelesa adibidez, hizkuntza=en jarriko genuke, baina euskaraz bada ez dugu hizkuntza=eu jartzen, euskarazko wikipedian gaudelako).

Paxkaline (eztabaidaekarpenak)

Ados, ea asmatzen dudan. Mila esker!!

"Proba orriaren erabilera" mezuari erantzun