Laguntza:Sarrera berriak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nuvola apps edu miscellaneous.svg
Wikipediako tutoriala
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Loturak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Artikulu berri bat hasi baino lehen, wikipedian idatzi nahi duzun gaia lehendik ba ote dagoen begiratu behar duzu. Hala bada, informazioa orri hartan bertan sar dezakezu, gai horri buruzko beste orririk hasi gabe. Litekeena da izenburu ezberdin batekin egotea.

Gai berria dela begiratu ondoren, izenburua aukera dezakezu. Artikulu berri bat sortzerakoan, kontuan izan behar duzu ondorengoa:

  • Aukeratzen duzun izenburuak garrantzi handia du.
  • Akatsak saihesteko, Aurrebista erakutsi botoia erabili, gorde baino lehen.
  • Gogoratu Wikipedia zer den eta zer ez den.
  • Probak egitea bakarrik nahi baduzu, erabili proba orria lehenago.

Lotura gorrietatik abiatuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipediaren ezaugarrietako bat, artikulu batetik bestera igarotzeko erraztasuna da, loturez baliatuz. Hitzen bat gorriz ikusten baduzu (hau bezala), oraindik izen hori duen artikulurik existitzen ez delako da. Eskatutako artikuluak orrian badago lotura gorri mordoska bat; hortik abiatu zaitezke sarrera berri bat egiterakoan. Loturak nola egiten diren laguntza orri honetan ikasi ahal duzu.

Hona hemen artikulu berriak sortzeko tresna bat. Modu hau ez da gomendatzen artikulua umezurtz (beste artikuluek horra ez daramatelako) geratuko delako ziur asko. Egokiena lotura gorrietatik, gorago esan den bezala, abiatzea da eta ez duzu orri honetara bueltatu beharko artikulu berri bat sortu nahi duzun bakoitzean.

Edonork idatz dezake Wikipedian!
Izenburua:
eta "Artikulua sortu" sakatu.


Beste modu bat, bilaketa erabiltzea litzateke. Bilatu nahi den artikuluaren izena idatzi bilaketa tokian, artikulu guztien ezkerreko zutabean dagoena, (lotura hau ere baliagarria da) eta honek erantzunik ez badu lotura gorria jarraitu eta hasi idazten. Izenburuak soilik idatzi, inolako artikulurik gabe (adibidez: etxe ongi; etxea gaizki. Ikus wikipediako politikak), eta letra larriak beharrezkoak direnean baino ez erabili (izen-deiturak, estatu izenak, hiriburuak, eta abar). Horrela, errazago izango da beste orrietatik lotzea.

URL bidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badago beste modu bat sarrerak sortzeko: helbidea (URL) arakatzailean idaztea. Artikulu berria ez dagoela adierazteko mezu hau azaltzen da lehenetsi gisa. Aldatu fitxan sakatuz has zaitezke idazten (ikasi gehiago tutorialeko Wikipedia:Artikuluak nola aldatzen diren|ondorengo orrian]]). URL bidez honela egiten da:

  • http://eu.wikipedia.org/wiki/Artikulu_berria

Idatzi izenburua, Artikulu_berriaren ordez eta hitz bat baino gehiago baditu, tarte hutsen ordez _ erabili.

Arakatzaileko Joan botoia sakatu eta orri berria agertuko da, baina ziur aski honela zure artikulua umezurtz geldituko da; beraz, hobe da lehenengo aukera.

Hizkuntzen arteko lotura batetik (interwiki ere deituak) abiatuz emaitza berdina da (artikulua existitzen ez bada).

Orri hutsak sortzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera berriak eta orri zuriak ez dira berdinak; azken hauek historia orria dute. Dena den, orri berri batean edo zuri batean aldaketak egitea berdin-berdina da. Gainera, orri berriek ohar hau erakusten dute.

Artikulu arruntekin ez da hau egin behar, baina baliteke orri huts bat sortzea baliagarri izatea (Adibidez txantiloi jakin batzuetan). Orri hutsa sortzeko __END__ kodearekin gorde orria. Ez larritu, kodea ez baita idatzita ikusiko eta sistemak gordetzen utziko dizu.