Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Bigarren Mundu Gerrari buruz informazioa badugu, baina konturatu naiz guduen inguruko banakako informazioa oso txikia dela. Batzuk han-hemenka egin beharrean, pentsatu dut Bigarren Mundu Gerraren denbora-lerroa (1939) bezalako kronologiak osatzen joatea, eta agertzen diren lotura gorri guztiak sortzea. Honela ziur ez dugula ezer alboan uzten. Hala ere, hasi bezain pronto konturatu naiz pertsona bakar batek egin ezin duen ideia bat dela. Beraz, lagundu nahi baduzue... aurrera. Etorkizunak eskertuko dizue!

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Twiterreko kontu batek @RealTimeWWII jarraitzen du egutegiaren araberako gerra kontakizuna, gaur 1939ko irailaren 25a balitz bezala, eta datorren urtarrilean jarraituko du 1940 balitz bezala, hurrengo bost urteetan (ze aurretik ere eman dio kontuka "bueltaren" bat kronologia osoari).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ni ingelesetik ari naiz itzultzen, eta gero artikuluak osatzea. Pertsona bakar batek ez dakit zenbat urte beharko dituen guztia itzultzeko. Bakarrik, lo ez!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko @Ernestobanpiroa proiektuarekin bat egiteagatik! Gero eta gehiago izan, dibertigarriago izango da!

Ernestobanpiroa (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko zuri horrelako proposamenak egiteagatik!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

1939ko iraila, nolabait, jarrita dago jada. Beste norbaitek nahi badu, lotura gorri ugari daude bertan, eta ez soilik historiakoak. Badaude ere biografiak, lekuak eta erakundeak. Anima zaitezte!

Theklan (eztabaidaekarpenak)
"Anbizio handiko kronologia bat" mezuari erantzun