Topic on Wikipedia:Txokoa

OurWorldInData grafikoak txertatu ditzakegu jada!

1
Theklan (eztabaidaekarpenak)

Orain bi urte edo baimena eskatu nuen OurWorldInData webguneko grafikoak txertatu ahal izateko euskarazko Wikipedian. Bide luzea izan da, eta bazirudien ezinezkoa zela, baina aurkitu da zehar-bide bat.

Momentuz ez dago itzultzerik, kargatzen du OWID zuzenean eta hori da dena, baina bi adibide egin ditut:

Oinarrian hau egin behar da:

  • Bilatu txertatu nahi duzun gaia https://ourworldindata.org/ webgunean.
  • Commonsen ez badago, igo grafikoaren irudi bat (bertatik jaitsi daiteke zuzenean PNG edo SVG formatuan, baina badirudi PNGk hobeto funtzionatzen duela)
  • Eta dagokion artikuluan txertatu behar da {{OWIDPopup}} txantiloia. Bi aldagai ditu: grafikoa eta irudia.
    • Grafikoa da URL zatia, hemen letra lodiz dagoena:https://ourworldindata.org/grapher/arctic-sea-ice
    • Irudiaren helbidea txertatu behar da soilik. Nahi bada, zabalera ere gehi dakioke.

Munduko lehenengoak gara hau egiten, ea lortzen dugun ahalik eta artikulu gehienetan txertatzea grafiko hauek!

"OurWorldInData grafikoak txertatu ditzakegu jada!" mezuari erantzun