Totnes
|
Totnes |
|
|---|---|
| — Herria eta Parrokia Zibila — | |
| Izen ofiziala | Totnes |
| Estatua Herrialdea Eskualdea Konderria |
Hego-mendebaldea Devon |
| Koordenatuak | 50°25′53″N 3°41′21″W / 50.43139°N 3.68917°WKoordenatuak: 50°25′53″N 3°41′21″W / 50.43139°N 3.68917°W |
| Posta kodea | TQ9 |
| Biztanleria | 7.444 bizt. (2007) |
| http://www.totnesinformation.co.uk/ | |
Totnes Ingalaterrako Devon konderrian dagoen udalerria da, Dart ibaiak sortzen duen estuarioaren hasiera-hasiera kokatzen delarik. Exeter hiritik 35 kilometrotara dago eta South Hams barrutiaren hiriburua da.
Udalerri honek bere gain historia luzea du, bere lehenbiziko aipamena 907. urtekoa da, Totnesko lehenbiziko gaztelua eraiki zen unekoa hain zuzen ere. XII. menderako merkatalgune garrantzitsua zen, bertan jada azoka ospatzen zelarik. Bere garrantzia eta indarraren adierazgarri garbiak XVI. eta XVII. mendean eraiki ziren merkatarien etxe ugariak dira.
Gaur egun, udalerriak 2007ko erroldaren arabera 7.444 biztanle ditu, musika, antzerkia eta naturgune garrantzitsua delarik. Aipatzekoa da Ingalaterra osoan udalerri honek "New Age" komunitate baten bizileku izateagatik duen ospea, eta bertan edozeinek bizi modu bohemio edo ireki bat eramateko aukera baduelako ere oso ezaguna da.
Gaur egun, bertako asteroko azokan janari biologiko eta medizina alternatiboen eskaintza zabala topa liteke.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Totnesko Turismo Bulegoa (Ingelesez)
- Totnesko webgunea (Ingelesez)
- Totnes Transition Work (Ingelesez)