Trazeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrosa leihoa trazeriarekin (Notre-Dame katedrala, Paris).

Trazeria harlan apaingarria da, elementu geometrikoz osatua eta batez ere arkitektura gotikoko baoetan erabilia. Bao eta hutsarteak zatitzeko erabiltzen da, esaterako arrosa-lehio, arku eta triforioetan, eta askotan beirateak eusteko ere bai. Beste batzuetan, apaingarri hutsa da, esaterako pinakulu, frontoi edo zurlanean.

Hitzaren jatorria, eraikitzeko eratik dator, harria zizelkatu aurretik lurrean trazatzen edo marrazten baitira ereduak[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oxford English Dictionary – etymological details for 'Tracery'

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.