Arrosa leiho

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Parisko Notre-Dame katedrala. Arrosa leihoaren barneko ikuspegia
Burgosko katedral gotikoa, arrosa leihoa eta galeria

Arrosa leiho bat, leiho zirkular sartu bat da, beirateez hornitua dagoena eta bere trazeria, ohi, modu erradialean jarria duena.

Arrosa leihoa, arkitektura erromanikoan, eta, askoz gehiago, gotikoan erabili zen. Hasiera batean, diametro txikikoa izaten zen, eta nabeen alboetan okulu eran jartzen zen. Baina, XIII. mendetik aurrera, arrosa leihoak, handiagoak eta apaindura konplexuagokoak egiten hasi ziren, harri filigranetako maila sinestezinetara iristeraino. Fatxadetan jartzera pasa zen, atarien gainetik eta transeptuaren aurrealdeetako bakoitzean. Beirateak, ohi, kolore biziz margoturiko eszena biblikoekin apaintzen ziren.

Arrosa leihoari, sinbolismo bikoitz bat eman izan zaio. Alde batetik, mariarra, arrosa baten egiturarekin duen antzekotasuna dela eta, eta, bestetik, Jesus iradokitzen duen beste bat, eguzki izpien imitazio bezala.

Bere betebeharra ere, bikoitza da: alde batetik, bietan sinpleena den tenpluen barrualdea argiztatzea, bestetik, arrosa leihoak erdiko nabeko frontean irekitzen direnean beirate koloreanitzek iragazitako argi izpiek aldarean jotzean giro misteriotsu bat lortzea.

Arrosa leiho batek izan dezakeen gorentasun artistikoaren adibiderik aipagarrienetako bat bezala, Parisko Notre-Dame katedralaren transeptua apaintzen duen bikotea aipatzen da. Espainian, adibide bikain eta bariatuak daude, adibidez, Palmako katedralean, Mondoñedoko katedralekoa eta baita Burgosko katedralekoa ere, beste adibide askoren artean. Euskal Herrian, esate baterako, Donostiako Artzain Onaren katedralekoa eta Gasteizko Santa Maria katedralean dira aipagai.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arrosa leiho