Tropela.net

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tropela.net 2005ean Tropela Elkarteak sortutako euskara hutsezko txirrindularitza webgunea da. Bertan, txirrindularitzaren inguruko albisteez informatzeaz gain, azken urteotan doako lehiaketak antolatzen ditu itzuli handientzako. Egitasmo honen helburu nagusia teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea da.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli handientzako lehiaketak prestatzen dituzte Tropela.net webgunean. Bertan edonork parte har dezake doan. Itzuli bakoitzean metodologia ezberdinak erabiltzen diren arren, orokorrean hamabost txirrindulari aukeratu beharra dago, egunez egun puntuak jasotzen doazenak. Azken egunean puntu gehien duena izaten da irabazle nagusia, eguneroko etapetan puntu gehien jasotzen dituzten irabazleak ere izaten diren arren.

Txirrindularitza munduko probarik garrantzitsuena den Frantziako Tourrerako prestatzen duten lehiaketan, gainera, zenbait erakunderen babesari esker sariak ere izaten dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]