Txantiloi:2008-39 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nightwish Finlandiako musika taldea da, 1996an sortua.

Nightwishen estilo musikalaren definizio zehatza eztabaidatua da. Taldea metal gotikoa, metal sinfonikoa eta power metal estiloetakoa dela iradoki izan da. Tuomas Holopainenek behin banda honela definitu zuen: “Heavy metal melodikoa emakume bokalista batekin”.

Tuomas Holopainenek, taldearen abesti gehienen idazleak, Nightwishen abestien inspirazio gehiena filmetatik ateratzen dituela dio. “Beauty of the Beast” (“Century Child” diskatik) edo “Ghost Love Score” (“Once” diskatik) bezalako abestiak eragin honen adibideak dira. Beste abesti batzu, adibidez, “Romanticide” eta “Wish I Had an Angel” (biak “Once” diskatik) musika industrialaren ikutuak dauzkate. Holopainenek esan du ere, aisialdian entzuten duen musika filmetako musika dela. Gustuko du, adibidez, “Van Helsing” eta “Crimson Tide” filmen soinu bandak, eta praktikoki Hans Zimmerren guztia.