Finlandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Finlandiako Errepublika /
Suomiko Errepublika
Suomen tasavalta
Republiken Finland
Finlandiako bandera
Bandera

Finlandiako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Maamme/Vårt land
(Gure lurra)
Finlandia / Suomi: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Helsinki
60°10′N 24°56′E / 60.167°N 24.933°E / 60.167; 24.933
Hizkuntza ofiziala(k) Finlandiera, suediera 1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika erdipresidentzialista
Sauli Niinistö
Alexander Stubb
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Errusiatik
1917 abenduaren 6
1918 urtarrilaren 3
Eremua
• Guztira
• Ura

338.424 km² (64.)
% 10
Biztanleria
• Zenbatespena (2010)
• Dentsitatea

Herritarra

5.359.53 (111.)
16 biztanle/km² (201.)

finlandiar, suomitar
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
EET (UTC +2)
EEST (UTC +3)
Interneteko domeinua .fi
Telefono aurrezenbakia +358
1 Samiera eskualde hizkuntza da.

Finlandia edo Suomi[1] (finlandieraz Suomi, Suomen tasavalta, suedieraz Finland, Republiken Finland) Europa iparraldeko herrialde bat da. Hiriburua Helsinki da, eta Suedia, Errusia eta Norvegiarekin egiten du muga mendebalde, ekialde eta iparraldean.

Finlandiak 5,3 milioi biztanleko populazioa dauka eta gehiengoa hegoaldeko kostaldean banaturik dago. Herrialdea, Europako seigarren herrialde handiena da (azalerari dagokionez), baina biztanleri ezak Norvegia eta Islandia ondoren, Europako dentsitate txikieneko estatua bilakatzen dute. Finlandiera hizkuntza nagusia da, eta Europar Batasuneko hizkuntza ofizial ez-indoeuropar bakarra da. Suediera, Finlandian, ofiziala da baita ere, baina biztanleria osoaren %5,5ak baino ez du hitz egiten.

Suediaren barnean egon zen 1809. urtera arte, eta bertako ohiturak gaurdaino mantendu egin dira. Ondoren Errusiaren eskutan erori zen eta bertan independentzia osoa zeukan Dukerri Handi bat osatu zuen, finlandiar kultura berpiztera ekarri zuena. Errusiar Iraultza ondoren, sobietarren esku gelditu baino lehen independentzia lortu zuten, eta euren mugak babestu nahian Alemaniarekin bat egin zuten. Bigarren Mundu Gerran SESBen eta Alemaniaren kontra egin zuen (independentzia mantentzeko gerrak izan zirelarik). Alemaniak gerra galdu ostean, Finlandiak, aliatuen zigor bortitzak jaso zituen, eta ordudanik kanpo-politika neutrala eta hotza egin du.

Finlandiaren ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira azken urteotan, harik eta gaur egun, munduko 11. herrialde garatuena bihurtu den. Gainera, erakunde garrantzitsuek herrialde askeena izendatu dute, bere prentsa askea, ustelkeria eza eta eskubide politikoengatik. Beraien jarrera neutralagatik gainera munduko herrialde zoriontsuenetarikoa bilakatu dute.

Åland Uharteak, Finlandiako berezitasuna dira. Betidanik, Itsaso Baltikoko merkatalgune izan dira, eta herrialde askotako biztanleak bizi izan dira bertan. Finlandiaren parte izan da beti, baina beraien kultura propioa daukate, nahasketen bidez lortutako kultura. Honen bidez, uharteek autonomia maila sendoa daukate, eta bertan finlandiar gobernuak esku-hartzea debekatua dituen hainbat erabaki har daitezke. Finlandiar suediera hiztunen gehiengoa bizi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»

Historiaurrea eta Suediar Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Historiaurrea»

Finlandiar Historiaurrea, Finlandia zapaldu zuen lehen gizakitik, suediarrak XII. mendean herrialdea menperatzen hasi ziren arteko garaiari deritzogu.

Häme gaztelua, suediarren 3 defentsa-gazteluetako bat izan zen.

Neanderthalgo gizakia lehen finlandiarra izan zela uste da, duela 150.000 urte. Gizaki modernoa duela 9.000 urte inguru iritsi zen, azkenengo Izotz Aroa bukatu ondoren. Hauek ehiztari-biltzaileak ziren, eta beren kultura primitiboan jarraitu zuten, haien hizkuntza urteetan zehar mantenduz, kristautasuna XII. mendean sartu zen arte, suediarren konkistarekin batera.

Finlandia, ez zen herrialde bikingoa izan, baina egia da Suediak menperatu baino lehen, haien kultura inbasioetatik at bizi izan zela, bikingoen babesagatik. Bi taldeek (Finn herriak eta bikingoak) erlazio oso onak izan zituzten, eta baliteke Finlandia, hauen lehenengo kolonia izatea.

1249. urtean Finlandia, suediarren esku gelditu zen (Suediarren Bigarren Gurutzada delakoan), eta hortik kristautasuna iritsi zen herrialdera. Novgorodarrek aldiz, Karelia eskualdea menperatzea lortu zuten, eta honela, herrialdea bitan zatitzea lortu zuten, berdinak ziren bi kulturak banatzeaz aparte.

Finlandia, Erdi Aroan aurkitu zen bat-batean, eta suediarrekin izandako harreman onak izugarrizko opresioan bukatu ziren. Gutxika, suediarrak, herrialde osoaren kontrol guztia hartzea lortu zuten, bertako kultura mespretxatuz finlandiar hizkuntza eta kultura txiroen maila berdinean utzi arte.

Oparotasun urteak bizi izan zituen Finlandiak XVI. eta XVII. mende bitartean, Suedia, Europako potentzia nagusienetakoa bilakatu zenean Espainia eta Portugalgo koroak amildegira erori zirenean. Oparotasun mende hauetan, apaiz kristauak finlandiar kulturari buruz hitz egiten hasi ziren, eta Mikael Agricola abadeak lehen esku-izkribuak argitaratzea lortu zituen. Hau izan zen, XVIII. mende bukaeran iritsiko zen finlandiar nazionalismo sentimendu sendoaren aitzindaria.

Hala ere, Suedia gerra askotan parte hartzen hasi zen, eta finlandiar herria gosetzen hasi eta merkatalgune bihurtu ziren Turku eta Viipuri herriak, krisian sartu ziren.

Finlandia, kristautasuna iritsi baino lehen, Europako zibilizaziotik at bizi izan zen, Eskandinaviako herrialde guztiak bezalaxe. Hala ere, Finlandia ez zen herrialde bikingoa, baina Finn herriarekin aliatuak zirela esan daiteke. Ondorioz, Delaware eta Pensilvaniara (Suediak Mundu berrian zituen koloniak) joaten ziren immigratzaileen erdia baino gehiago finlandiarrak ziren.

XVIII. eta XIX. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Gerra»
Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Dukerri Handia»

Suedia, superpotentzia izateari utzi zion, eta honen lekua Errusiak hartu zuen eta honek, bi koroen arteko tira-bira asko ekarri zituen XVIII. mendean. Finlandiar nazionalismoa sortu zen orduan, eta honek finlandiarrak jasaten zituzten zapalkuntzak kontuan hartzea ekarri zuen. Errusiak independentzia agindu zien finlandiarrei, haien laguntzaren truke. Honela, 1809. urtean Suedian gertatu zen matxinada bat aprobetxatuz errusiarrak eta finlandiarrak altxatu eta Finlandia Errusiaren esku gelditzera pasa zen.

Errusiarrek muga sendoa behar zuten Suedia haien lurretan ez sartzeko, beraz finlandiarrei agindutakoa eman zien gutxi gorabehera. Izan ere, Finlandia, errusiarren eskuko dukerri bihurtu zen. Hala ere, izugarrizko hazkuntza gertatu zen garai honetan, bere autonomia osoaren jabe zelako potentzia nagusiaren babespean. XIX. mendean industrializazioa iritsi zen dukerrira eta basogintzako industria pisu hartzen hasi zen, bertako basoei esker. Gainera, opresio ezak, finlandiar kulturaren berpizkundea ekarri zuen.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Gerra Zibila»

Lehen Errusiar Iraultzaren ondoren, bitan desberdindu zen finlandiar gizartea: Dirudunak, errusiarren alde zeudenak, eta herria, independentzia lortu nahi zutenak. Bakoitzak bere polizia pertsonala ezarri eta dirudunek munduko lehenengo parlamentua guztiz demokratikoa ez izatea lortu zuten. Izan ere, haien esku-hartzeek sozialisten gorakadak deuseztatu zituzten.

Elkarren arteko tira-biren garaian Urriko Iraultza iritsi zen, eta gauzak zeharo aldatu ziren. Sozialistek (hau da, herriak) SESBekin bat egin nahi zuten, baina dirudunek komunismoaren gorakada ikusirik, independentzia lortu nahi zutenak ziren orain, sobietarretik aldendu nahian. Orduan, Finlandiako Gerra Zibila iritsi zen. Dirudunek (Armada Zuriaren bitartez), Alemania inperiala eta Suediaren babesarekin guda irabazi zuten, sozialisten (Armada Gorria) eta sobietarren aurka. Lehen Mundu Gerra Alemaniak galtzearen ondorio izan zen, independentzia, Finlandia, Alemaniaren lurralde satelite izatetik libratu baitzen.

II. Mundu Gerratik gaur egun arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandia Bigarren Mundu Gerran»
Finlandiar soldaduak 3 gerra handiak amaitu ostean.

Finlandiak, gertutik ikusten zituen SESBen egiten ziren jazarpenak, eta beraien eskutan erortzearen beldur zirenez, hauen aurkako defentsa bat osatu zuten, Alemania naziaren laguntzaz. Esan daiteke, Finlandiak, zuzenki ez zuela II. Mundu Gerran parte hartu, nahiz eta Alemania naziaren helburu bakarra, SESB menperatzea zen, Finlandiaren helburua defentsiboa baino ez zen. Alemania, Finlandiaren boterea eskuratzen ari zela ikusi zuenean, hauek bota egin zituen bitan pentsatu gabe. Hala ere, Alemania naziak gerra galdu ostean, herrialde aliatuek, ez zuten begi honez ikusi Finlandiaren jarrera eta hauen aurkako zigorrak, beste herrialde batzuetan baina gogorragoak izan ziren. Gerra amaitu ostean, ehunka hildakoz, pobreziaz eta herrialdeko suntsiketaz aparte, herrialdeak, bere bigarren hiri garrantzitsuena, Viipuri galdu zuen, SESBen esku gelditu zena, beste hainbat eskualde bezalaxe.

Ordudanik, Finlandiak, jarrera hotza hartuko zuen beste herrialdeekiko harremanetan, herrialde aliatuen zigorra, hauek nahi baino sakonago odoleratuz.

Azkenengo urteetan SESBen itzalpean bizi izan zen Finlandia, eta honek, nazioarteko erakundeetan parte hartzeko debekua jarri zion. Izan ere, Finlandiak ez zuen potentziarekin arazorik nahi eta bere baldintzak onartu zituen muga lasaiaren truke. Gutxika Ipar-Kontseilua bezalako erakunde lasaietan sartzea lortu zuen Finlandiak, eta SESBen gainbehera etorri zenetik, herrialdea munduko garatuenetako bihurtu da, bizi-maila onenari esker.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako geografia»

Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.

Klima epela eta hotza tartekoa da, batzutan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, Laponia, eta, ondorioz, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan 51 egun desagertu egiten du.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiaren banaketa administratiboa»

2005eko urtarrilaren 1ean, gaur egun Finlandiak duen banaketa administratiboa adostu zen, eta estatua 20 eskualde (fi: maakunta), 74 azpieskualde (fi: seutukunta) eta 342 udalerritan (fi: kunta) banatua izan zen.

Eskualdeak eta Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako eskualdeak», «Finlandiako azpieskualdeak» eta «Finlandiako udalerriak»

Betidanik, Finlandiak, gobernatzeko bi elementu zituen, estatua eta udalerriak. Beraz, ezta eskualdeek ezta probintziek ezta barrundiek ere ez dute zeresanik agintzeko orduan. Legeak eta arauak estatuak aukeratzen ditu eta udalerri guztietan berdin aplikatuak izan ohi dira. Hala ere, eskualdeek, probintziek eta barrundiek legeak aplikatzen direla gertutik ikusteko balio dute, honela Finlandiak gobernuan daudenen gobernarien artean aukeratu ohi du bere lurraldeak gertutik zain dezaten.

Hala ere, Åland Uharteak eta Sami gizarteak, tratu ezberdin batzuk jasaten ditu. Lehenengo kasuan, autonomia maila altuagoa dutenez euren legeak eta arauak adosten dituzte eta estatuak defentsa, ekonomia eta antzeko zereginetan baino ez du esku-hartzen. Laponian aldiz, Sami gizartearen hizkuntza eta kultura babesteko lege eta arau asko izenpetu dira.

Udalerri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako udalerriak biztanleriaren arabera» eta «Finlandiako udalerriak azaleraren arabera»


Finlandiako hiriak, txikiak izan ohi dira eta bakarrik 200.000 biztanletik igarotzen duten bi daude: Tampere 206.171 biztanlerekin eta Helsinki Handia 1.000.000 biztanle dituena eta Helsinki, Espoo, Vantaa eta Kauniainen hiriak batzen dituena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako demografia»

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrak (2012) [3]
Z. Herritartasuna Biztanleak

1  Estonia 39.763
2  Errusia 30.183
3  Suedia 8.412
4  Somalia 7.468
5  Txina 6.622
6  Thailandia 6.031
7  Irak 5.919
8  Turkia 4.272
9  India 4.030
10  Alemania 3.906

Finlandiak, 5 bat milioi biztanle ditu eta 15 km²-ko biztanle-dentsitatea, Islandia eta Norvegia ondoren, Europa osoko biztanle-dentsitate txikieneko herrialdea bihurtzen dutenak. Biztanleria, hego-mendebaldeko kostaldean kokatzen da batez ere, beste aldetik, Laponian, iparraldean, 2 km²-ko biztanle-dentsitatea dute.

Gaur egungo biztanleak, duela 4.500 urtean ehizatik eta bilketatik bizi ziren Eskandinaviako tribuetatik zuzenik datozela uste da, baina gehienek hauek, gaur egungo samiarrak zirela uste dute eta gaur egungo biztanle gehiena inguruetatik etorritako arraza nahasketaren ondorio direla. Izan ere, samiarrak, Zirkulu Polar Artikoan bizi izan dira duela 7.000 urte baino gehiagoz. Gaur egun, 4.500 inguru baino ez dira gelditzen Finlandian (Laponia Probintzian), eta gutxiengoen eskubideak dituzte, bere hizkuntza eta kultura mantentzen lagundu dutenak.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza nagusiak luteranoa eta ortodoxoa dira. Hala ere, eliza ofizioetara jotzen duen jendea, ehunekotan aurkezten dena baino txikiagoa da, %13 bi elizak batuta. Izan ere, luterano gehienek beraien praktika erlijiosoak igarotze erritoetara (bataioak, ezkontzak, hiletak) mugatzen dituzte.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiar hezkuntza, iparraldeko hezkuntza nordikoen antzekoa da, hau da, beharrezko hezkuntza 7 urtetik 16 urte bitartean gauzatzen da (lehenengo eta bigarrengo hezkuntzak). Urte hauek beharrezkoak dira eta ikasleak auzoko edo herriko eskoletara joaten dira ikastera. Ondoren ikasleek, bi bide aukeratzeko dituzte: bata unibertsitatea eta bestea Goi-mailako Zikloak.

KHEE erakundeak 2006. urtean argitaratu zuenaren arabera, Finlandiako hezkuntza, munduko onena da eta 15 urteko ikasleen irakurtze, zientzia eta matematika mailak munduko aurreratuenak dira. Lau froga egin behar zituzten ikasleek eta 3 lehen postu eta bigarren postu bat lortu zuten arazoak ebazteko orduan.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiera»

Hizkuntza nagusiak finlandiera eta suediera dira, nahiz eta azkenengoa %5ek baino ez duten hitz egiten. Suediak garrantzi handia izan du Finlandiako historian eta XIII. eta XIX. mendeetan hauek finlandiar kultura zapaldu egin dute. Hala ere, SESBi esker, hauen ondarea berreskuratzea lortu eta XIX. mende erdiko nazionalismo sentimendu sakon batek suediarren ondarea bigarren maila batean uztea lortu zuten.

Suedieraz hitz egiten dutenak, Åland Uharteetan eta Pohjanmaako kostaldeko herri batzuetan batik bat. Baina hauek, Finlandiako biztanleriaren %5a baino ez dira.

Finlandieraren erabilera gutxika hazten doa, eta Europako hizkuntza isolatu bat izatetik geroz eta garrantzi gehiago izatera igaro da azkenengo urteetan. Hala ere, hazkuntza hau oso motel doa, kanpotik iritsitako immigrazioa eta errusiera eta suediera bezalako hizkuntza garrantzitsuak ondoan izatearen ondorioz. Hala ere, Finlandiak Europa osoko immigrante portzentajea gutxieneko lurraldeetarikoa dugu.

Iparraldean samiera hitz egiten duten tribuak daude, baina ez dira biztanleria osoaren baino %0,1era iristen.

Biztanleriaren banaketa (eskubian emakumezkoak)

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osasun zaintza aurreratua dauka Finlandiak. Zaintzaren %76,6 publikoa da, hau da Europar Batasuneko ehunekorik altuenetarikoa, eta mediku bakoitzeko 307 biztanle baino ez daude. 1970eko datuak izugarriak izan ziren, bihotzeko gaixotasunaz hiltzen ziren gaixoen kopurua munduko altuena baitzen. Hala ere, gaur egun arazoak atzean utzi dira, eta kirol eta finlandiar sukaldaritzaren hobekuntzek herrialdea munduko osasuntsuena bihurtu da.

Bizi itxaropena, 82 urtekoa da emakumezkoentzat eta 75 urtekoa gizonezkoentzat.

Talde Etnikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa mailan immigrante gutxieneko herrialdea da. Hau da, finlandiarrak %97,6 osatzen duten eta besteak gehien bat inguruko herrialdeetako biztanleak dira (errusiarrak, estoniarrak...) eta iparraldean bizi diren finlandiar samiak.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandia, Errepublika parlamentarioa da. Gobernua, presidenteak, lehen ministroak eta 200 bazkideko parlamentuak osatzen dute. Herbehereak eta Erresuma Batuarekin batera, Finlandia, parlamentu ez-konstituzionala duen herrialde bakarra da eta hau nahi duena egiteko aske da. 2006. urtean ustelkeria txikieneko eta askatasun gehieneko herrialdea izendatu zuten.

Gaur egungo presidentea, Tarja Halonen da. Finlandiako lehen emakumezko presidentea. 2000. urtean aukeratua izan zen eta 2012. urtera arte iraungo du bere eserlekuan presidente sozialistak. Lehen ministroa aldiz, Matti Vanhanen da, Finlandiako Zentroko Alderdia.

Parlamentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernua, Zentroko Alderdiak eta Alderdi Sozial-Demokratak kontrolatzen dute, ezkerti eta berdeekin egindako koalizioei esker. Egungo presidentea, Tarja Halonen, sozialista da, eta lehen ministroa aldiz zentrokoa.

2006. urtean aukeratutako Finlandiar Parlamentua
Alderdia Eserlekuak +/- Bozken ehunekoa
Zentroko Alderdia 51 Red Arrow Down.svg 4 23,1
Alderdi Nazionala 50 Green Arrow Up Darker.svg 10 22,3
Alderdi Sozial-Demokrata 45 Red Arrow Down.svg 8 21,4
Ezker Batua 17 Red Arrow Down.svg 2 8,8
Aliantza Berdea 15 Green Arrow Up Darker.svg 1 8,5
Suediar Alderdia 9 Green Arrow Up Darker.svg 1 4,5
Kristau Demokratak 7 Straight Line Steady.svg 0 4,9
Benetako Finlandiarrak 5 Green Arrow Up Darker.svg 2 4,1
Ålandeko errepresentazioa 1 Straight Line Steady.svg 0 2,4

Finlandiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-29 .
  2. Suomen asukasluvut kuukausittain Väestörekisterikeskus. 2013.08.31
  3. Tilastokeskus Ulkomaiden kansalaiset. 2013.03.22
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandia Aldatu lotura Wikidatan